Roquefort-sur-Souzon
Frantziako hegoaldeko herria (Aveyron, Midi-Pyrénées). 949 biztanle. Gazta guztiz ospetsuak. v Roquefort gazta. Roquefort gazta ardi esnearekin egiten da; gazta zilindro itxurakoa da (18 cm diametro eta 10 cm lodi) eta 2,3 kilogramo izaten du. Eskualde hartako kararrizko leizeen barnean uzten da ontzen eta, findu ondoren, lizun urdinak agertzen dira ore zuriaren barnean. Europako eta Ipar Amerikako merkatu guztietara zabaltzen da Roquefort gazta.