Departamento de Cultura y Política Lingüística

Rooney, Mickey

(Jaiotza izenaz Joe Yule Jr.). Estatu Batuetako antzezlea (New York, 1920). Antzezleen semea zen eta sei urte zituela hasi zen zineman lanean. 1927tik 1933ra berrogeita hamar bat film labur egin zituen. 1937tik 1944ra MGM produkzio etxean egin zituen filmek Estatu Batuetako izarrik ospetsuena bihurtu zuten. Bizitasun handiko mutil gazte hura, familiaren balioak goraipatzen zituena eta dantzatzen, kantatzen, imintzioak egiten eta barre eragiten zekiena, gazteriaren sinbolotzat hartua izan zen. Zortzi film egin zituen Judy Garlandekin batera. Bigarren Mundu Gerra ondoren Richard Quine-rekin egin zituen interpretaziorik onenak, baina ez zion gerra aurreko arrakastari eutsi. Filmak: Captains Corageous (1937, Kapitain ausartak), The Adventures of Huckleberry Finn (1939, Huckleberry Finn-en abenturak), Broadway Serenade (1939), Baby Face Nelson (1957).