Departamento de Cultura y Política Lingüística

Romulo

(Lat. Romulus). Mit. Tradizioaren arabera, Erromako sortzailea eta lehen erregea, Remoren anaia bikia, Eneas-en eta Silvia Rea-ren semea. Reak saski batean utzi behar izan zituen Romulo eta Remo Tiber ibaian. Otso eme batek jaso eta hazi zituen lehenbizi, eta Faustulo artzainak ondoren. Bikiek hiri bat sortzea deliberatu zuten eta Romulok ildo bat egin zuen goldeaz berea sortzeko. Remok ildoa igaro zuenean anaiak hil zuen. Erromako hiria sortu zuen Romulok eta bertara bildu zituen legez kanpokoak. Emakumeez hornitzeko sabinoen emakumeak bahitu zituzten, eta haiekin gerran aritu ondoren bi herriek bat egin zuten. 33 urtez izan zen Erromako agintaria eta ekaitz baten erdian desagertu zen.