Departamento de Cultura y Política Lingüística

pratinkola

iz. Zool. Karadriformeen ordenako glareolidoen familiako hegaztia (Glareola pratincola). 22 cm inguru luze da; hego luze meheak ditu, gorputzaren gainaldea berde iluna eta azpialdea arre antzekoa; eztarri eta bularraldean kolore arreko orbaina du. Isatsaren behealdea zuria du, eta hankak eta isatsa beltzak. Ur gazitako urtegietan, ordokietan eta buztina dagoen lekuetan bizi da, Europa hegoaldean, Afrika iparraldean, eta Asia mendebalean. Erdi mailako neurria duten intsektuez elikatzen da. Lurrean egiten du habia, zulo sakonegia egin gabe eta landarez inguratuta.