Departamento de Cultura y Política Lingüística

Pott, August Friedrich

Alemaniar hizkuntzalaria (Nettelrde, Hannover, 1802 - Halle, 1887). Teologiako ikasketak egin zituen Göttingen-en, baina filologiaz arduratu zen ondoren eta Berlingo unibertsitatean ikasi zuen Franz Bopp hizkuntzalari handiarekin. Halleko unibertsitateko irakasle izendatu zuten 1833an. Hizkuntza indoeuroparren fonetika konparatuaren eta etimologiaren sortzailea izan zen. Obra nagusia: Etymologische Forschungen auf dem Gebiete der indo-germanischen Sprachen, mit besonderem Bezug auf die Lautumwandlung im Sanskrit, Griechischen, Lateinischen, Litauischen und Gotischen (1833-1836).