Potsdam
Alemaniako ipar-ekialdeko hiria eta izen bereko barrutiko (12.572 km2 eta 1.120.195 biztanle) hiriburua, Berlingo hiriaren hego-mendebalean. 140.198 biztanle. Industrian (zinemagintza, mekanika, kimika industria, botikagintza, ehungintza, janari industria, doitasun tresneria, makineria) oinarritua da ekonomia jarduera gehiena. “Prusiako Versailles” izenaz ere ezagutzen da hiria, monumentuak direla eta, XVIII. mendekoak bereziki. Aipagarria da, besteak beste, Sans Souci jauregi rococoa (XVIII. m.). v Historia. Erregeen egoitza izan zen Frederiko Handiaren garaian (1740-1786), eta Prusiako behein-behingo hiriburu. Bertan ospatu zen, 1945ean, Potsdamgo Konferentzia: Truman, Stalin eta Churchill-ek (Churchill-en ordezkari Attlee izan zen) gerra ondoren eman beharreko urratsak (bake hitzarmenak, Alemaniaren okupazioa, lurraldetasun eta ekonomia arazoak, gerrako kriminalen aurkako epaiketak) zehaztu zituzten bilera honetan.