Departamento de Cultura y Política Lingüística

Poseidon

Mit. Greziako mitologian, itsasoetako eta, oro har, uretako jainkoa, itsasketaren eta arrantzaren babeslea. Kronos eta Rearen semea zen, Zeus eta Hades bezala, eta Anfitriteren senarra. Pelias, Neleo, Anteo, Orion eta Polifemo ziren Poseidon-en semeak. Grezia guztian hedatua zen haren gurtza. Erromako mitologiako Neptunori dagokio Poseidon.