Departamento de Cultura y Política Lingüística

Posada, José Guadalupe

Mexikar grabatzailea (Aguascalientes, 1852 - Mexiko, 1913). Grabatuez gainera, litografiak eta marrazkiak ere egin zituen; zura, kobrea, zinka eta papera landu zituen batez ere. Irudi bihurrituak, indar eta kontraste handikoak egin zituen. Porfirio Díaz diktadorearen aurka zegoen, eta haren kontrako irudi ugari egin zituen. Ribera eta Orozco artisten belaunaldian eragin handia izan zuen.