Departamento de Cultura y Política Lingüística

Piacenza

Italiako iparraldeko hiria eta izen bereko herrialdeko (2.590 km2 eta 270.147 biztanle) hiriburua, Emilia-Romagnako lurraldean, Po ibaiaren hegoaldean, Milango hiriaren hego-ekialdean. 104.123 biztanle. Unibertsitatea. Nekazaritza eremu oparoa da. Industria (ardogintza, industria kimikoa, zurgintza) eta nekazaritza (laboreak, mahastiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XII-XIII. mendeetako katedral erromaniko-lonbardiarra, San Antoniko katedrala (XII-XIII-XIV. m.), San Sabino eliza berritua (XII. m.), Santa Maria di Campagna eliza (XVI. m.), Sixto santuarena (XVI. m.), XIII. mendeko Comunale jauregia eta Margarita Austriakoak eraikiarazi zuen Farnese jauregi ikusgarria, amaitu gabea.  v Historia. Erromatarrek sortu zuten Piacenza-ko kolonia K.a. 218. urtean. Erromaren mendeko hiri bihurtu zen K.a. 90. urtean. Frederiko Bizargorriaren esku egon zen XII. mendean, eta Lonbardiako ligaren kide izan zen ondoren.