Departamento de Cultura y Política Lingüística

Numidia

Afrikako antzinako iparraldeko erresuma (gaur egungo Aljeria). Hiriburua: Cirta (Constantina). K.a. III. mendean lurraldea bi erresumatan banatua zegoen: ekialdekoa (masiliotarrak) eta mendebalekoa (masesiliotarrak). Masiliotarren errege Masinisak biak bateratu zituen erromatarren laguntzaz. K.o. 46. urtean Augustok Erromako probintzia egin zuen (Africa Nova).