Departamento de Cultura y Política Lingüística

Noyon

Frantziako herria, Oise departamenduan; 14.033 biztanle (1990). Erromatarren garaian sortua da. 768an Noyon-en koroatu zuten Karlomagno Neustriako errege. Ekonomia jarduera nagusiak azukre finketa eta ehungintza dira. Aipagarriak dira batez ere XII-XIII. mende bitartean eraikitako Notre-Dame katedral gotikoa eta Jean Calvin jaio zen etxea, gaur egun museo bihurtua.  v  Noyon-go hitzarmena. Frantzisko I.a, Frantziako erregeak eta Karlos V.a, Espainiako erregeak 1516an sinatu zutena. Hitzarmen horren arabera Luisa Frantziako erregearen alabak Karlos V.arekin ezkondu behar zuen, eta Napoliko Erresumak Espainiarena izan behar zuen, baina erabaki horiek ez zituzten gero bete.