Departamento de Cultura y Política Lingüística

Novoneyra, Uxío

Galiziar idazlea (Lugo, 1930 - Santiago, 1999). Filosofia eta letrak ikasi zituen. Poesia aldizkari askotan parte hartu zuen. Galegoz idazten zuen; paisaiaren aipamen sentimentala eta Galiziako jendea hizkuntza esperimentalarekin uztartzen zituen bere lanetan. Poema liburu aipagarrienen artean ditu: Os eidos (1955), Elexias do Courel e outros poemas (1966), Os Eidos-2 (1974), Letanía de Galicia e outros poemas (1974), Poemas caligráficos (1979), Muller pra lonxe (1986) eta Tempo de elexía (1992).