Novecento
Italiar artisten taldea, 1922a Milanen sortua, italiar tradizio klasikoaren errealismora itzultzea proposatzen zuena. Nazionalismoari garrantzi handi ematen zioten, eta arte faxistaren erroetariko bat izan zen. Artistarik nabarmenenak: Marino Marini, Arturo Martini (eskultoreak) eta Ottone Rosai, Massimo Campigli, Carlo Carrà, Mario Sironi eta Felice Casorati (margolariak).