norgehiagoka
iz. Lehiaketa, bereziki indarrak neurtzekoa. ik. zeingehiagoka. Aizkolarien arteko norgehiagoka hartan. Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza. || adlag. Norgehiagokan. Platonek sofistok Sokratesekin norgehiagoka jartzen dituenean. || Norgehiagokan. adlag. Beste pilotariekin norgehiagokan jardutea. || Norgehiagokako. izlag. Plaza laxoan ere hasi dira norgehiagokako partidak.