Nördlingen
Alemaniako hiria, Bavarian; 898. urtean sortua. 20.000 biztanle (1993). v Historia. Batez ere Hogeita Hamar Urteko Gerraren hirugarren aldian, suediarrena deituan, izan ziren bi gatazkengatik da ospetsua. Garrantzirik handienekoa 1634koa izan zen. Austriako eta Espainiako gudaroste katolikoek, Gallas eta Fernando artxidukea buru zituztela, Nördlingen hiria inguratu zuten. Saxonia-Weimarko Bernardo eta Gustav Horn suediarra setioa haustera joan ziren 27.000 soldadurekin. Bi egunez (1634ko irailaren 5-6) borrokan aritu ondoren katolikoen alde erabaki zen gudua, Horn suediarra preso hartu eta hil zuten, eta Nördlingen katolikoen esku geratu zen. 1645ekoan, berriz, Frantziako gudarosteak bavariarrei garaitu zitzaizkien eta gatazkan Mercy mariskala, bavariarren burua, hil zuten haiek.