nor
izord. (Galdetzailea). Zer pertsona. Nor da hau? Nor etorri da? Nork ekarri du? Nor daude meza entzutera behartuak? || (Erretorika galderetan, hots, erantzuna aldez aurretik ezaguna denetan). Herriaren alde egin behar nituenak eta ez ditudanak ikusten ditut; nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? Haren kontra, nork zer esango du? || (Zehar galderetan). Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan. Han egoten dira zain, nor agertuko. Badaki norekin ari den. || Nor edo nor. Norbait. Nor edo nor hiltzen zenean. Nor edo nork asmatuko du. || Bakoitza. (Bere edo kidekoren bat ondotik duela). ik. norbera. Nork bere eskua trebatzeko. Nor bere zoroak darabil (esaera). Sekula ez mintza nor bere buruaz. || Nor… nor. Herri berean bizi behar dugu, guztiok, nork batera, nork bestera, maite dugun herrian. || Nor izan. da ad. Gauza, gai, duin izan. (Ezezko eta baldintzazko perpausetan erabiltzen da). Ez naiz nor auzi hori erabakitzeko; nor banintz ere ez nintzateke sartuko nire gogoz behintzat. || (Esaldi txertatu baten buru bezala, aditz jokatuak bait- hartzen duelarik). Ezen nor hark igorri baitu, hura zuek ez duzue sinesten. || Nor ere. a) Dohatsu da nor ere prestuki bizi izan eta ongi hil baita. b) Nor ere baitzare, adiskidea, barka zaidazu ene bizitasuna.