Nono, Luigi
Italiar musikagilea (Venezia, 1924 - Venezia, 1990). Musika elektroniko, aleatorio eta seriekoaren musikagile nagusia izan zen Italian. Veneziako kontserbatorioan egin zituen musika ikasketak G.F. Malipierorekin; B. Maderna abangoardiako musikagilearekin eta H. Scherchen zuzendari famatuarekin osatu zituen. Europako eta Ameriketako musika eskola askotako irakaslea izan zen. Ahotserako idatzi zituen lanek garrantzi handia izan zuten bere belaunaldiaren musikaren barruan, eta azken aldian serialismoa baztertu eta bitarteko elektroakustikoetara jo zuen. Lan aipagarriak ditu, besteak beste: Polifonica-monodia-ritmica (1951); Epitaffo per Federico García Lorca (1952); II canto sospeso (1959); Intolleranza (1960); Bizitza eta maitasun kantuak (1962); La fabrica illuminata (1965); Gogora ezazu Auschwitzen egin zizutena (1965); Per Bastiana Tai-yang Cheng (Bastianarengatik eguzkia sortzen da, 1967); Contrappunto dialettico alla mente (1968, Adimenaren kontrapuntu dialektikoa); Eta orduan ulertu zuen (1970); Al gran sole carico d’amore (1972-1975, Maitasunez beteriko eguzkipean) opera. Nonoren lan askotan gizarte kezkak eta politika auziak biziki islatzen dira.
- nongo
- nongotar
- nongotasun
- nonio
- nonahi
- Nono, Luigi
- nontsu
- Nooteboom, Cees
- nor
- nora
- norabait