Departamento de Cultura y Política Lingüística

nondik

adlag. (Galdetzailea). Zer lekutatik? Nondik dator euskaldunen artean nabari den musikarako gogoa? || Zer bidetatik? Nondik dakizu hori? || (Zehar galderetan). Ez dakizue nondik datorren ez nora doan. Nondik eta nola datozen ezagutu gabe. || Nondik edo handik. Nonbaitetik. Karisma apur bat lortu nahi lukete, nondik edo handik. || Ez nondik eta ez handik: inork nondik jakin gabe. || Nondik nora. a) Ez zaio inori larregi kostako nondik nora dabilen ikustea. b) Nola. Nondik nora ekin zenion euskarari? Begira nondik nora h nazkagarri horrek baduen zenbait indar. || (Lekuzko perpaus txertatu baten buru bezala, aditz jokatuak bait- edo -(e)n hartzen duelarik). Itzuliko naiz neure etxera nondik ilki izan bainaiz. || Nondik ere. Hitzak hartu behar dira nondik ere baitute bere etorkia.