Nodier, Charles
Frantses idazlea (Besançon, 1780 - Paris, 1844). Argitaratu zituen lehen liburuak izadi zientziei buruzko lanak izan ziren. Gero literatura idazten hasi zen garai hartan ospe handia zuten idazle batzuen liburuak imitatuz. 1812an Iliria lurraldera bidali zuten liburuzain gisa. Frantziara itzuli zen eta ametsaren garrantziaz jabeturik beldurrezko eleberriak eta fantasiazko ipuinak argitaratzen hasi zen. 1824tik 1830era idazle erromantikoek biltokitzat zuten Parisko Arsenal liburutegiko zuzendaria izan zen. Haren ideiek eragin handia izan zuten Nerval-engan eta surrealistengan. Idazlan nagusiak: Smarra ou les Démons de la nuit (1821, Smarra edo gaueko deabruak),Trilby ou le Lutin d’ Argail (1822, Trilby edo Argaileko iratxoa), La Fée aux Miettes (1832, Ogi papurren maitagarria), Histoire du chien de Brisquet (1844, Brisqueteko zakurraren historia).
- noblezia
- Noblia, Patxi
- Nobre, Antonio
- Nocedal
- nodiak
- Nodier, Charles
- nodo
- nodulu
- Noe
- Noel-Baker, Philip John
- noema