Nobre, Antonio
Portugaldar olerkaria (Oporto, 1867 - Oporto, 1900). Coimbran eta Parisko Sorbonnen egin zituen ikasketak. Denbora luzean bizi izan zen Parisen. Portugalgo sinbolismoak izan duen idazle nagusia da. Haren eragina nabarmena izan zen neoerromantizismoan. Obra nagusiak: Primeiros versos, Só (1892) eta Despedidas (1902an argitaratua, Nobre hil ondoren).