Departamento de Cultura y Política Lingüística

nitrito

iz. Kim. Bere molekulan NO2- ioi bat edo gehiago dituen gatza. Azido nitrosoaren gatzak edo estereak dira. Beraz, nitrito organiko eta inorganikoak daude; lehenengoen artean ezagunena sodio nitritoa da. Nitrito organikoen artean ezagunak dira bestalde amilo nitritoa, trinitroglizerina eta manitola. Terapeutikan oso erabiliak izan dira nitrito batzuk, odol hodiak zabaltzeko gaitasuna dutelako eta hipotentsioaren eragile direlako.