Departamento de Cultura y Política Lingüística

Ninibe

Asiriako antzinako hiria, Tigris ibaiaren ezkerreko ertzean zegoena, Mosulen parean. K.a. VIII. mendean, Senakerib erregearen agintaldian, Asiriako hiriburu izan zen eta orduan eraiki ziren erregearen jauregia, harresiak, bideak, ubideak eta Istar-en tenplua. Haren ondorengoek Asarhadonek eta Assurbanipalek jauregi bana eraiki zuten; Assurbanipalen garaian Ninibe oso hiri garrantzitsua eta aberatsa izan zen; haren jauregiko liburutegiak idazkera kuneiformeko milaka xafla biltzen zituen. Mediarrek eta babiloniarrek K.a. 612an suntsitu zuten hiria. Bi mila urtez inork ez zuen jakin non kokatua egon zen, harik eta Carsten Niebuhr daniarrak K.o. XVIII. mendean hiriaren aztarnak aurkitu zituen arte.