Departamento de Cultura y Política Lingüística

Ning, Li

Txinatar gimnasta (Guangxi, 1963). Hamar urte zituela, eskola arteko lehiaketa batean txapeldun ordea izan zen bere herrialdean, eta ordutik aurrera, Txinako talde nazionalean hasi zen lehiatzen. 1982an urrezko bost domina irabazi zituen Zagrebeko Munduko Txapelketan. Los Angelesko Olinpiar Jokoetan Txinaren lehen urrezko domina irabazi zuen. 1998an utzi zion lehiatzeari. Gaur egun Pekinen bizi da, eta gimnastikako eskolak ematen ditu bertako unibertsitatean.