Departamento de Cultura y Política Lingüística

nikotina

iz. Kim. Tabako gordin eta onduan % 1etik % 8ko proportzioan aurkitzen den alkaloide pozoitsua (C10H14N2). Berez olio itxura duen isurkari koloregabea da, eta kolore arrea hartzen du airetan jartzean. Oso gai pozoitsua da, nahikoak baitira miligramo gutxi batzuk larriki pozoitzeko. Zigarroen keetan doazen gai solidoen % 6 ingurua nikotinaz edo nikotina duten gaiez osatuta dago. Lehen aldiz zigarroa erretzen duten pertsonengan goralarria eta zorabioa sor dezake. Hala ere, pozoitze larria galarazten duten tolerantzia prozesuak sortzen ditu organismoan. Niazina lortzeko eta intsektuak hiltzeko gai gisa erabiltzen da bereziki.