Departamento de Cultura y Política Lingüística

Niepce, Joseph-Nicéphore

Frantses fisikari eta kimikaria (Chalon-sur-Saône, 1765 - Chalon-sur-Saône, 1833). Itsasontzietarako eztanda motor bat asmatu zuen (1807) anaiarekin batera. Gerora, sortu berria zen litografia lantzeari ekin zion. Zilar kloruroa erabiliz, grabatuak negatiboan erreproduzitzea lortu zuen. 1826an heliograbatua asmatu zuen. 1829tik aurrera, Daguerrerekin batera aritu zen lanean irudiak lortzeko esposizio denborak laburtzeko bideak aurkitzeko asmoz, baina lanaren emaitzak ikusi aurretik hil zen.