Departamento de Cultura y Política Lingüística

Niemcewicz, Juljan Ursyn

Poloniar politikaria eta idazlea (Skoki, Lituania, 1757 - Paris, 1841). Poloniaren eta Errusiaren arteko gerran parte hartu zuen (1794), eta preso egon zen San Petersburgon. Varsoviako dukerria sortu zenean estatuko idazkari izan zen, baina 1831ko iraultzan erbestera ihesi behar izan zuen, Ingalaterrara lehenbizi eta Parisa gero. Poloniako historian oinarritutako pertsonaiez eta gertakizunez idatzi zituen bere obra gehienak. Antzerki lanak idatzi zituen, batez ere, baina baita elezaharrak eta eleberriak ere. Lan aipagarriak: Diputatuaren itzulera (1790), Kantu historikoak (1816), Levy eta Sara (1821), Jan Teczyn (1825), Sigismundo II.aren historia eta Oroimenak.