Departamento de Cultura y Política Lingüística

Mari

Mit. Euskal mitologiako pertsonaia nagusia. Emakumezkoa izaten da gehienetan eta jeinu guztiak ditu mendeko, aginpide harreman horiek guztiak zuzenean adierazten ez diren arren. Izen asko ematen zaizkio, tokian tokikoa: ezagunena Mari den arren: honako eta harako Dama, Anderea, Andre Mari, Sorgina…, eta animalia (txahala, belea, zezena, akerra, zaldia, sugea, saia…) eta beste itxura batzuk (sua, haizea, oinaztura, ortzadarra…) hartzen ditu, lekuen eta elezaharren arabera. Harpe eta leizeetan bizi da, eta hondamena dakar, bere aginduaz beste egin orduko. Senarra egokitzen diote zenbaitetan, Maju eta Sugaar izeneko jeinuak eskuarki. Istorio eta gertakizun ugari kontatzen da Euskal Herri osoan zehar Mariz.