Departamento de Cultura y Política Lingüística

Mari

Asiako antzinako hiria, Eufrates ibaiaren inguruan, Mesopotamia eta Siria artean. Egungo Tell Hariri hiria da. Marin izan zuen egoitza semiten taldeko dinastia indartsu batek, K.a 1800. urtearen inguruan. Han egin diren indusketetan aztarna interesgarriak aurkitu dira: jauregi ikusgarri bat, hainbat garaitako santutegiak eta monumentu handiak, besteak beste.