krioskopia
iz. Fis. Gai batzuk disoluzioan dauzkaten isurkarien izozte eta urtze puntuen aldaketak eta legeak aztertzen dituen kimikaren adarra. Krioskopia pisu molekularrak neurtzeko erabiltzen da batez ere. v Disoluzio baten urtze puntuaren tenperatura disolbatzaile hutsarena baino apalagoa da. Halaber, gorputz bat disolbatzaile batean disolbatzen denean, disolbatzailearen izozte puntua jaitsi egiten da horren ondorioz. Raoult-en legeak gobernatzen du fenomeno hori, eta hala esaten du: izozte puntuaren tenperatura jaitsiera (∆T) disoluzio kontzentrazioaren (c) proportziokoa da eta disolbatutako gorputzaren masa molekularrarekiko (M) proportzioaren alderantzizkoa:
∆T = k c/M;
k disolbatzailearen krioskopia konstantea da. Konstante (k) hori disolbatzaile hutsaren izozte puntuaren tenperatura absolutuarekin lotuta dago, eta baita urtze puntuaren tenperaturarekin ere (L): k = 2T2/L.