Kolcsey, Ferenc
Hungariar idazlea (Szödemeter, 1790 - Cseke, 1838). Oso gazte zela gelditu zen umezurtz eta literatura munduan barneratu zen zuzenbideko ikasketak bukatu bezain laster, Ferenc Kazinczy-ren inguruan. Literatura kritika landu zuen eta diputatu liberala izan zen 1832-1836 bitartean; ospe handia hartu zuten bere Parainezis politika hitzaldiek. Obra nagusiak: Dobozi, Lenka ederra, Zrinyi eta Itxaropena. Hungariako ereserki nazionala bihurtu zen haren Hymnusz poema.