Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kolbe, Maksimilian Maria, santua

(Jaiotza izenez Rajmund Kolbe). Poloniar elizgizon frantziskotarra (Zdunska Wola, Lodz-etik hurbil, 1894 - Auschwitz, 1941). Teologia ikasi zuen Erroman 1912-1917 bitartean eta Ama Birjinaren aldeko higinkudea sortu zuen 1918an Erroman bertan. Poloniara itzulirik, Rycerz Niepokalanej («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Zalduna») hilabetekari katolikoa sortu zuen 1927an eta Niepokalanow («Ama Birjina Sortzez Garbiaren Hiria») eraiki zuen 1928an. 1930etik aurrera, Japonian eta Indian egon zen eta moja erakunde batzuk sortu zituen han. Poloniara itzuli ondoren, argitalpen katoliko guztien ardura hartu zuen; nazien aurka idatzi zuen haietan. 1939an naziek atxilotu zuten eta, aske utzi ondoren, preso hartu zuten berriro 1941ean, juduei laguntza eman ziela salaturik. Auschwitzeko kontzentrazio esparruan hil zuten erreta. 1971. urtean egin zuen dohatsu Paulo VI.a Aita Santuak eta 1982an egin zuen santu Joan Paulo II.ak.