Departamento de Cultura y Política Lingüística

Koken Tenno

Japoniako enperadorea 747-758 eta 765-769 bitarteetan (Nara, 718 - Nara, 770). Budista sutsua zen, eta ospakizunak antolatu zituen Tödai-ji tenpluan Buda goraipatzeko. Jonin edo Junin enperadorearen alde utzi zuen agintea 758. urtean, baina bera zela benetako agintari. Dokyo maitale budistaren aholkuei jarraiki, aginpidea eskuratu zuen 765. urtean Shotoku Tenno izenaz.