Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kokand

edo Kokhand. Uzbekistango hiria, Ferganako lurraldean, Ferganako haranaren mendebalean. 161.000 biztanle. Burdinbidegune garrantzitsua da. Kimika industria, metalgintza, janari industria, ehungintza.  v  Historia. Ruj izeneko sha edo buruzagiak XVIII. mendearen hasieran Ferganan sortu zuen khanerriko hiriburua izan zen Kokand. Txinaren mende egon zen aldi batez (1758) eta Tashkent eta Turkestan aldera hedatu zen khanerria XIX. mendearen hasieran. 1866. urtean errusiarrek beretu zuten.