Koivisto, Mauno
Finlandiar politikaria eta finantzaria (Turku, 1923). Besteak beste, Finantzako ministroa (1966-1967) eta Finlandiako Bankuko gobernaria izan zen 1968. urteaz geroztik. Lehen Ministro 1968-1970 bitartean, Finantzako ministro (1972) eta Lehen Ministro izendatu zuten 1979. urtean. Komunisten laguntza izan zuen ezker-erdiko gobernua osatu zuen eta Kekkonen lehendakariak dimisioa aurkeztu zuenean Koivisto bera hautatu zuten lehendakarigai alderdi sozial-demokrataren aldetik (1982). Finlandiako lehendakari hautatu zuten berriro 1987. urtean.
- koipeztatze
- koipezto
- koipu
- koitadu
- koito
- Koivisto, Mauno
- Kojève, Alexandre
- Kojiki
- kojinete
- kojo
- Kok, Wim