Departamento de Cultura y Política Lingüística

Kalashnikov, Mikhail

Sobietar arma diseinatzailea (1919). Sobiet Batasuneko armadako sarjentua izan zen. 1941ean zauri larriak izan zituen eta ospitalera eraman behar izan zuten. Ospitalean zegoela, metrailadore alemanak sobietarren errifleak baino hobeak zirela jabetu zen, eta ohean bertan, helburu bietarako arma bat diseinatzen hasi zen. 1947an AK-47 metrailadorea asmatu zuen. 1950eko hamarkadan seriean fabrikatu zuten arma hura, eta ordutik hona, 50 milioi Kalashnikov baino gehiago egin dira munduan. Dozena bat herrialdek beren aldaera sortu dute Kalashnikoven metrailadora eredu harturik.