Departamento de Cultura y Política Lingüística

domingotar

iz. eta izlag. Domingo santuak 1215. urtean Okzitaniako Tolosan sorturiko ordenako kidea.  v  Heretikoak kristau bihurtzea izan zuen helburu nagusia. Irakaskuntza bizitza erlijiosoari lotu zion lehendabiziko ordena izan zen. Berehala hedatu zen Europa osoan zehar eta eragin handia izan zuen Erdi Aroko kulturan (Tomas Akinokoa eta Alberto Handia domingotarren filosofiako eskolaren bitartez, batez ere) eta baita Elizaren erreforman ere. Aipaturikoez gainera, lau Aita Santu eta Peñaforteko Raimundo santua, Bizente Ferrer santua, Savonarola, Bartolomé de las Casas, Francisco de Vitoria, Melchor Cano eta Fra Angeliko, besteak beste, domingotarrak izan ziren. 1216. urtean Inozentzio III. aren aginduz Santo Domingo de Guzmánek Okzitaniako Tolosan lehen «auto de fe” delakoa sartu zuen; gero, domingotarrak izan ziren inkisidore nagusiak; Tomás de Torquemada domingotarrak 2.000 lagun hil omen zituen. nozentzio IV.ak Inkisizioa domingotarren esku utzi zuen.