Departamento de Cultura y Política Lingüística

Domingo de Guzmán, santua

Domingotar predikarien ordenaren sortzailea (Caleruega, Burgos, 1170 - Bolonia, 1221). Heretikoak gerraren bidez ez, baina bakearen bidetik bihurtu nahi izan zituen federa. Horregatik Inozentzio III.aren aurka azaldu zen. Okzitaniako Tolosan predikarien ordena (domingotarrak) sortu zuen 1215. urtean bera bezala predikari izan nahi zuten gazte talde batekin eta Honorio III.a Aita Santuaren onespenarekin. 1234an kanonizatu egin zuen Gregorio IX.ak.  v  Jaieguna, abuztuaren 7a.