Departamento de Cultura y Política Lingüística

bionika

iz. Sistema bizien azterketa zientifikoak deskribatzeko erabiltzen den esapidea. Sistema biziok eredutzat hartzen dira gizakiarentzat baliagarriak izan daitezkeen mekanismo teknikoak eraikitzeko. Bionikaren erabilgarritasunaren adibide bat izurdearen gorputzaren azterketa da, ontzigileek ontzi krosko hobeak diseinatzeko baliatu dutena. Biosonikak –bionikaren adar bat– animalien eredu akustikoetan antzemandako ultrasoinuak azterzen ditu: baleen arteko komunikazio sistema eta saguzar eta tximeleten hots sistemak, esate baterako.