Departamento de Cultura y Política Lingüística

biomasa

iz. Biol. Azalera edo bolumen banakoaren arabera, batasun ekologiko jakin bat (ekosistema, maila trofikoa, etab.) duten gai bizien kopuru osoa. · Ekosistema batean dagoen materia biziaren masa da berez biomasa, baina, hedaduraz, gizakiak hortik atera dezakeen energiari ere deitura berbera eman ohi zaio. Ekologian, biomasen neurria ekosistemaren atalak bereizteko eta ekosistemen arteko konparaketak egiteko erabiltzen da. Atal nagusiak hauek dira: ekoizle primarioak edo organismo autotrofoak (landare berdeak, batez ere) eta ekoizle sekundarioak, hots, kontsumitzaileak (landarejaleak edo haragijaleak). Biomasa balioak txikiagotu egiten dira ingurune lehorreko elikadura katean, eta alderantziz gertatzen da ingurune urtsuan, itsasoan. Materia hezeko masa gisara edo, maizago, materia idor modura adierazten dira biomasa balioak, azalera unitatetan. Landare biomasak oso aldakorrak dira, ekosistemen arabera: batez beste 450 t/ha oihan tropikaletan, 300 t/ha ingurune epeletako basoetan, 10 t/ha laborantza lurretan eta 0,2 t/ha basamortuetan. Zenbait materia organikoren (zura, hondakinak...) errausketa edo hartziduraren bidez berreskuratzen den energiari ere deitzen zaio biomasa. Energia berriztagarria da, horrenbestez.