Departamento de Cultura y Política Lingüística

bioelementu

iz. Biol. Gai bizidunaren osagai den edozein gai kimiko. 30 inguru dira biolelementuak, baina hiru talde handietan banatzen dira:1. Gai plastikoak: giza gorputzaren osagai nagusiak (giza gorputzaren % 92) dira eta beti izaten dira bertan. Oxigenoa, hidrogenoa, karbonoa eta nitrogenoa dira multzo honetakoak.2. Oligoelementuak: zelula edo isurkari organikoetan izaten dira, baina kopuru txikietan. Oinarrizko mekanismo biologiko edo biofisikoak abian jartzen dituzte. Goi mailako animalietan zazpi dira ezinbesteko oligoelementuak: burdina eta kobrea (arnasketa pigmentuak osatzeko), iodoa (guruin tiroideoak osatzeko), kobaltoa (B12 bitaminaren osagaia), zinka, manganesoa eta mobdilenoa (zenbait sistema entzimatikorentzat beharrezkoak).3. Animalien eta landareen ehunetan kopuru txikietan azaltzen diren gaiak. Aldizkakoak dira eta ez dute funtzio biologiko zehatzik betetzen.