Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Juan Carlos Onetti (1909-1994) Octavio Paz (1914-2000) Juan Rulfo (1918-1986)
Juan Carlos Onetti
Montevideon jaio zen, 1909ko uztailaren
lean. Buenos Airesen egin zituen unibertsitateko
ikasketak eta han jarri zen bizitzen
. Reuter agentziarako lan egin zuen,
eta erredakzio idazkari izan zen Montevideoko
Marcha aldizkari erradikalean -Hego
Ameriketako argitalpen inportanteena 30
urte baino gehiagotan- eta Argentinako Vea
y lea aldizkarian. Haren lehenengo eleberria,
El Pozo (1939, Putzua), mugarritzat
hartu zuten Argentinako eleberrigintza berrian
. Bere bizitzari buruzko ikuspenak idatzi
nahi dituen gizon bakarti baten istorioa
da ; maite zuen emakumeari, prostituta bati
eta lagun bati kontatu nahi dizkio, baina
ez ditu huts egindako komunikazio ahaleginak
baizik kontatzen.
Gero Tierra de nadie (1941, Lur eremua)
argitaratu zuen, eta bi urte geroago,
Para esta noche (1943, Gaur gauerako),
diktadura bati buruzko kontakizuna. La
vida breve (1950, Bizitza laburra) izeneko
obran, berriz, kontatzaile protagonistaren
nortasun desberdinak bilbatzen dira.
Harentzat bizitza ez da bere emazte fidelarekin
daraman bizitza monotonoa, ondoko
etxeko ateaz bestaldean entzuten duena
baizik.
Los adioses (1954, Agurrak) eleberrian
hiri mitiko bat irudikatu zuen, Santa Maria
hiria, gainbehera etorritako eta esperantzak
alde egindako leku bat, jendea estutasunez,
elkarrekin hitz egin gabe eta bakarrik bizi
den hiri probintzianoa. Kritikari batzuen
ustez Onetti larriduraren idazlea da ; Faulknerren
eragina du, Celinerena eta Conradena, eta haren kontakizunetako mundua
mundu existentzialista da.
Aurrerago, Montevideon, Para una
tumba sin nombre (1959, Izenik gabeko hilobi
batentzat) argitaratu zuen, eta ipuin bilduma
bat : La tara de la desgracia (1960,
Zoritxarraren aurpegia). Handik pixka batera
haren eleberrigintza osoko obra nagusietako
bi argitaratu ziren : El astillero (1961,
Ontziola) eta Juntacadaveres (1964).
Lehenengoa bere herrialdearen alegoria bat
da, beheraldian eta hondamendian hondoratuta
.
Onettik anekdoten bidez eta zeharbidezko
errealismo gradu desberdinez irakurleari
igortzen dion mezuaren arabera, bizitza
gaizkiulertu orokorra da, eta izakia eta bere
patua, batzuk eta besteak bat etortzea
ezinezkoa da. Onettiren pertsonaiak, elkarrekin
komunikatu ezin eta, bizitzari zentzuren
bat ematen saiatzen dira, ezinbestean
porrot egingo duten proiektuetan burubelarri
sartuz, edo berak ikuspuntu desberdinez
eta maisutasunez hain ondo deskribatzen
dituen balizko bizitzak eta bizimoduak
irudikatuz.
1973 eta 1985 bitartean bere herrialdean
izan zen diktadura militarrak sei hilabeteko
espetxe zigorra jarri zion, erregimenaren
aurkako kontakizun bat saritu zuen literatura
sariketa bateko epaimahaian parte
hartzeagatik. Espetxetik irtenda Espainiara
erbesteratu zen 1974an. 1979an Dejemos hablar
al viento (Utz diezaiogun mintzatzen
haizeari) argitaratu zuen. Eleberriko protagonista,
Medina, mediku zapuztua, prostituta
baten babespeko pintorea, eta porrotaren
eta alkoholaren zuloan eroritako komisarioa,
gizatasunari buruzko metaforabaten ardatz nagusia da. 1987an Cuando
entonces argitaratu zuen. 1980an Cervantes
saria eman zioten. Haren kontakizunetan
antzeko gaiak erabili zituen askotan : zahartzeak
sortzen dion larridura, tolesgabetasunaren
galera, eguneroko bizitzaren itxurakeria
eta errealitatea, gizakiak mugitzen
dituen ohikeria eta inertzia, eta abar. Onettiren
lanaren alderdi zailenetako bat haren
prosaren estiloa da, trinkoa baita oso,
opakoa eta zeharbidezkoa.
Juan Rulfo
Sayula-n jaio zen (Mexiko), 1918an. Zortzi
urte zituela aita galdu zuen eta sei urte
geroago, ama. Beraz, eskola eta umezurztegietan
igaro zuen haurtzaroa. Kontularitza
eta lege ikasketak egin zituen. Literatura pixka
bat ere ikasi zuen, baina bere kasa landu
zuen gehienbat. Ikasketak amaituta, lanean
hasi zen, administrazioan, batetik, eta
zinemarako eta telebistarako gidoiak idazten,
bestetik. 1962an lanpostua lortu zuen
Mexikoko Institutu Indigenistan. 1973an Mexikoko
Letretako sari nazionala irabazi zuen
eta Miguel de Cervantes saria gero. Rulfok
bi obra besterik ez zituen idatzi bere bizitzan,
baina hala ere, haren obraren laburtasuna
gorabehera, Latinamerikako XX. mendeko
idazle hoberenetakotzat hartzen da.
1953an argitaratu zuen bere lehenengo
lana, hamabost ipuinen bilduma bat : El llano
en llamas (Lautada sutan, Koldo Etxabek
euskaratua). Kontakizun horietan lur
gogor erraustuak, eta herri hustu hondatuak
azaltzen dira, hilak ia ez beste inor bizi ez
direnak. Herri horietan bizi den jendeamiseria gorrienean bizitzera kondenatuta
dago, handik ihes egitera, edo krimenera,
bestela. Miseria fisikoak era guztietako miseria
moralak sortzen ditu ondotik : sineskeriak,
gorrotoak, krimenak, mendekua...
Etsitako mundu gogor bortitza da, gosearen,
bakardadearen eta heriotzaren mendekoa,
fantasmagoriazko mundu oniriko bat.
Ezaugarri horiek guztiak agertzen dira,
baita ere, haren eleberri laburrean, Pedro
Pkramo (1955), Latinamerikako errealismo
magikoaren obra interesgarrienetako bat.
Eleberri errealistatzat har daiteke garai historiko
jakin batean gertatzen delako, baina
kontakizunak, denborazko plano desberdinetan
banatuta, hautsi egiten ditu linealtasuna
eta hurrenkera. Eleberri konplexu bat
da, atal txikiez osatua, irakurleak modu
egokian elkartu beharko lituzkeen puzzle
baten zatiak balira bezala.
Rulforen obrak aldaketa handia eragin
zuen narratiba errealistan, nekazari girokoa
eta asmo sozialekoa. Haren gaiak errealismoarenak
berak dira neurri handi batean,
baina gai horiek tratatzeko modua guztiz
berria da : Rulfo desagertu egiten da kontakizunetik,
baina gauzak sakontasun handiagoz
erakusteko, bere biluzi ernrkigabean,
edo pertsonaien beraien bidez, arrasto ezabaezina
utziz irakurlearengan. Bestalde, gai
unibertsalak eta gizaki guztiak ukitzen dituztenak
erabiltzen ditu : oinazea, itxaropen
hautsiak, bakardadea eta heriotza, heriotza
batez ere. Heriotzak, bizitza barren-huts
bateko ifrentzua bezala, haren literatur lan
guztia zeharkatzen du bere presentzia tematiaz
. Rulfok, gainera, teknika narratibo
berriak erabili zituen : kontakizunaren kronologiaren
bilakaera hausten du, barne
bakarrizketak erabiltzen ditu, eta elkarrizketak tartekatzen bat-batean, ikuspegia aldatzen
du ustekabean, eta abar. Haren idazkera
labur-zalea, ia lehorra, herri hizkuntzan
eta hizkeran oinarritua baina oso landua
Faulknerren eragin nabarmenekoa da.
Juan Rulfo 1986an hil zen, Mexikoko hirian.
Octavio Paz
Octavio Paz, Ameriketako indiarren, eta
Europako eta Sortaldeko tradizioetako elementuak
bateratu zituen eta erotismoa mistikarekin
eta kontzientzia sozialarekin elkartu
zituen poesia lan paregabearen egilea,
Mexikoko hirian jaio zen, 1914ko martxoaren
31 n.
Ama espainiarra eta aita, berriz, Mexikoko
indiarra izanik, gaztetandik sentitu zuen
bere burua kulturen arragoa bezala. Unibertsitate
ikasketak bukatu ondoren, literaturan
murgildu zen buru-belarri eta 1931n literatura
aldizkari bat sortu zuen. Bi urte geroago
bere lehen poema bilduma argitaratu
zuen : Luna silvestre (Basa ilargia). 1937an
Espainiara joan zen gobernu errepublikanoari
laguntzera gerra zibilean, eta bat
egin zuen idazle antifaxisten aliantzarekin.
Parisen ere izan zen eta harremanetan jarri
zen surrealistekin. Mexikora itzuli zenean
lan handia egin zuen aldizkariak eta antzerki
taldeak sortuz, besteak beste, poesia idazten
jarraitu bazuen ere : A la orilla del mando
(1942, Munduaren ertzean). Zenbait
urtetan Mexikoko enbaxadore izan zen eta
sortaldeko kulturak ezagutzeko aukera izan
zuen, eta bere pentsamoldea zabaltzekoa.
Harreman eta eraginen sorta zabal horren
itzalpean, Pazen poesia munduari eta hizkuntzariburuzko hausnarketa handia bilakatu
zen. 1957an Piedra de sol (Harrizko
eguzkia) argitaratu zuen, funtsezkoa Latinamerikako
poesia modernoan, Libertad
hajo palabra (1960, Askatasuna zinpean)
bezala, 1953-1958 bitartean idatzi zuen poesia
guztiaren bilduma, haren poema hoberenetako
batzuk dituena.
Octavio Pazen eragina saiakeragile gisa
ez da poeta gisa izan zuena baino txikiagoa
izan. 1950ean El laberinto de la soledad
(Bakardadearen labirintua) argitaratu
zuen, idazlea mundu osoan ezagutarazi
zuena. Bai libuni honek bai arestiko poesia
bildumak Mexikoko sustrai espiritualei
buruzko gogoeta sakona eratu zuten. Pazek
zioen Hego Ameriketako kultura sintesiaren
fruitua zela, ez bazterketarena, eta zenbait
liburu idatzi zituen teoria horren euskarri,
sortaldeko artea eta haikua aztertuz,
batetik, eta Kolon aurreko Ameriketako
kulturen sustrai autoktonoak aztertuz, bestetik
.
Beste poesia lan aipagarri batzuk : Salamandra
(1962), surrealistenetako bat ;
Blanco (1967) eta Topoemas (1968), Indiako
egonaldiaren ondorengoak, sortaldeko
pentsamenduari buruzko gogoetak eta hitzaren
eta irudiaren arteko harremanaz egin
zituen azterketen emaitza ; La Centena
(1969), Posdata (1970), Hijos del aire (1981,
Airearen seme-alabak).
Berrikuntza erradikalenekin bat eginez,
poema birakorrak egin zituen diskoetan, eta
poema kolektiboak ere idatzi zituen, beste
hini poetekin batera, zeinek bere hizkuntza
erabiliz. Erotismoari eta kanpoko munduari
emandako lehentasuna, hitz poetikoaren
baitako gatazka, eta aurkarien adiskidetasuna
artistaren kontzientzia sortzailean,
horra Pazen poesiako elementu eta gai nagusiak.
Pazen poesiari buruzko ideiak, eta
poesiak berak, eragin handia izan zuten
mexikar poeta gazteengan. Haren saiakerek,
bestalde, bere poesiaren intuiziozko
askatasuna eta bizitasuna gorde dute, gaur
egungo historiari eta poesiari buruzko gogoeta
sakonak izateaz gainera. Horien artean
aipagarrienak : Los hijos del limo (1974,
Lupetzako seme-alabak), El ogro filantropico
(1979, Ogro filantropikoa), Sor Juana
Ines de la Cruz o las trampas de la fe (1982,
Sor Joana Ines gurutzekoa edo fedearen
tranpak), Hombres en su siglo (1984, Gizonak
bere mendean).
1968an Octavio Pazek uko egin zion
enbaxadore karguari, ikasle mugimendu
demokratikoak Mexikoko gobernuaren aldetik
jasaten zuen jazarpenaren kontra protesta
egiteko. Hurrengo urteetan Europan,
Mexikon eta Estatu Batuetan bizi izan zen
txandaka. Estatu Batuetan, adibidez, eskolak
eman zituen Harvardeko Unibertsitatean
. 198lean Cervantes Saria irabazi zuen
eta 1990ean Nobel saria.