Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Juan Carlos Onetti (1909-1994) Octavio Paz (1914-2000) Juan Rulfo (1918-1986)

Juan Carlos Onetti

 

Juan Carlos Onetti

Montevideon jaio zen, 1909ko uztailaren lean. Buenos Airesen egin zituen unibertsitateko ikasketak eta han jarri zen bizitzen . Reuter agentziarako lan egin zuen, eta erredakzio idazkari izan zen Montevideoko Marcha aldizkari erradikalean -Hego Ameriketako argitalpen inportanteena 30 urte baino gehiagotan- eta Argentinako Vea y lea aldizkarian. Haren lehenengo eleberria, El Pozo (1939, Putzua), mugarritzat hartu zuten Argentinako eleberrigintza berrian . Bere bizitzari buruzko ikuspenak idatzi nahi dituen gizon bakarti baten istorioa da ; maite zuen emakumeari, prostituta bati eta lagun bati kontatu nahi dizkio, baina ez ditu huts egindako komunikazio ahaleginak baizik kontatzen.

Gero Tierra de nadie (1941, Lur eremua) argitaratu zuen, eta bi urte geroago, Para esta noche (1943, Gaur gauerako), diktadura bati buruzko kontakizuna. La vida breve (1950, Bizitza laburra) izeneko obran, berriz, kontatzaile protagonistaren nortasun desberdinak bilbatzen dira.

Harentzat bizitza ez da bere emazte fidelarekin daraman bizitza monotonoa, ondoko etxeko ateaz bestaldean entzuten duena baizik.

Los adioses (1954, Agurrak) eleberrian hiri mitiko bat irudikatu zuen, Santa Maria hiria, gainbehera etorritako eta esperantzak alde egindako leku bat, jendea estutasunez, elkarrekin hitz egin gabe eta bakarrik bizi den hiri probintzianoa. Kritikari batzuen ustez Onetti larriduraren idazlea da ; Faulknerren eragina du, Celinerena eta Conradena, eta haren kontakizunetako mundua mundu existentzialista da.

Aurrerago, Montevideon, Para una tumba sin nombre (1959, Izenik gabeko hilobi batentzat) argitaratu zuen, eta ipuin bilduma bat : La tara de la desgracia (1960, Zoritxarraren aurpegia). Handik pixka batera haren eleberrigintza osoko obra nagusietako bi argitaratu ziren : El astillero (1961, Ontziola) eta Juntacadaveres (1964).

Lehenengoa bere herrialdearen alegoria bat da, beheraldian eta hondamendian hondoratuta .

Onettik anekdoten bidez eta zeharbidezko errealismo gradu desberdinez irakurleari igortzen dion mezuaren arabera, bizitza gaizkiulertu orokorra da, eta izakia eta bere patua, batzuk eta besteak bat etortzea ezinezkoa da. Onettiren pertsonaiak, elkarrekin komunikatu ezin eta, bizitzari zentzuren bat ematen saiatzen dira, ezinbestean porrot egingo duten proiektuetan burubelarri sartuz, edo berak ikuspuntu desberdinez eta maisutasunez hain ondo deskribatzen dituen balizko bizitzak eta bizimoduak irudikatuz.

1973 eta 1985 bitartean bere herrialdean izan zen diktadura militarrak sei hilabeteko espetxe zigorra jarri zion, erregimenaren aurkako kontakizun bat saritu zuen literatura sariketa bateko epaimahaian parte hartzeagatik. Espetxetik irtenda Espainiara erbesteratu zen 1974an. 1979an Dejemos hablar al viento (Utz diezaiogun mintzatzen haizeari) argitaratu zuen. Eleberriko protagonista, Medina, mediku zapuztua, prostituta baten babespeko pintorea, eta porrotaren eta alkoholaren zuloan eroritako komisarioa, gizatasunari buruzko metaforabaten ardatz nagusia da. 1987an Cuando entonces argitaratu zuen. 1980an Cervantes saria eman zioten. Haren kontakizunetan antzeko gaiak erabili zituen askotan : zahartzeak sortzen dion larridura, tolesgabetasunaren galera, eguneroko bizitzaren itxurakeria eta errealitatea, gizakiak mugitzen dituen ohikeria eta inertzia, eta abar. Onettiren lanaren alderdi zailenetako bat haren prosaren estiloa da, trinkoa baita oso, opakoa eta zeharbidezkoa.

 

Juan Rulfo

Sayula-n jaio zen (Mexiko), 1918an. Zortzi urte zituela aita galdu zuen eta sei urte geroago, ama. Beraz, eskola eta umezurztegietan igaro zuen haurtzaroa. Kontularitza eta lege ikasketak egin zituen. Literatura pixka bat ere ikasi zuen, baina bere kasa landu zuen gehienbat. Ikasketak amaituta, lanean hasi zen, administrazioan, batetik, eta zinemarako eta telebistarako gidoiak idazten, bestetik. 1962an lanpostua lortu zuen Mexikoko Institutu Indigenistan. 1973an Mexikoko Letretako sari nazionala irabazi zuen eta Miguel de Cervantes saria gero. Rulfok bi obra besterik ez zituen idatzi bere bizitzan, baina hala ere, haren obraren laburtasuna gorabehera, Latinamerikako XX. mendeko idazle hoberenetakotzat hartzen da.

1953an argitaratu zuen bere lehenengo lana, hamabost ipuinen bilduma bat : El llano en llamas (Lautada sutan, Koldo Etxabek euskaratua). Kontakizun horietan lur gogor erraustuak, eta herri hustu hondatuak azaltzen dira, hilak ia ez beste inor bizi ez direnak. Herri horietan bizi den jendeamiseria gorrienean bizitzera kondenatuta dago, handik ihes egitera, edo krimenera, bestela. Miseria fisikoak era guztietako miseria moralak sortzen ditu ondotik : sineskeriak, gorrotoak, krimenak, mendekua...

Etsitako mundu gogor bortitza da, gosearen, bakardadearen eta heriotzaren mendekoa, fantasmagoriazko mundu oniriko bat.

Ezaugarri horiek guztiak agertzen dira, baita ere, haren eleberri laburrean, Pedro Pkramo (1955), Latinamerikako errealismo magikoaren obra interesgarrienetako bat.

Eleberri errealistatzat har daiteke garai historiko jakin batean gertatzen delako, baina kontakizunak, denborazko plano desberdinetan banatuta, hautsi egiten ditu linealtasuna eta hurrenkera. Eleberri konplexu bat da, atal txikiez osatua, irakurleak modu egokian elkartu beharko lituzkeen puzzle baten zatiak balira bezala.

Rulforen obrak aldaketa handia eragin zuen narratiba errealistan, nekazari girokoa eta asmo sozialekoa. Haren gaiak errealismoarenak berak dira neurri handi batean, baina gai horiek tratatzeko modua guztiz berria da : Rulfo desagertu egiten da kontakizunetik, baina gauzak sakontasun handiagoz erakusteko, bere biluzi ernrkigabean, edo pertsonaien beraien bidez, arrasto ezabaezina utziz irakurlearengan. Bestalde, gai unibertsalak eta gizaki guztiak ukitzen dituztenak erabiltzen ditu : oinazea, itxaropen hautsiak, bakardadea eta heriotza, heriotza batez ere. Heriotzak, bizitza barren-huts bateko ifrentzua bezala, haren literatur lan guztia zeharkatzen du bere presentzia tematiaz . Rulfok, gainera, teknika narratibo berriak erabili zituen : kontakizunaren kronologiaren bilakaera hausten du, barne bakarrizketak erabiltzen ditu, eta elkarrizketak tartekatzen bat-batean, ikuspegia aldatzen du ustekabean, eta abar. Haren idazkera labur-zalea, ia lehorra, herri hizkuntzan eta hizkeran oinarritua baina oso landua Faulknerren eragin nabarmenekoa da.

Juan Rulfo 1986an hil zen, Mexikoko hirian.

 

Octavio Paz

Octavio Paz, Ameriketako indiarren, eta Europako eta Sortaldeko tradizioetako elementuak bateratu zituen eta erotismoa mistikarekin eta kontzientzia sozialarekin elkartu zituen poesia lan paregabearen egilea, Mexikoko hirian jaio zen, 1914ko martxoaren 31 n.

Ama espainiarra eta aita, berriz, Mexikoko indiarra izanik, gaztetandik sentitu zuen bere burua kulturen arragoa bezala. Unibertsitate ikasketak bukatu ondoren, literaturan murgildu zen buru-belarri eta 1931n literatura aldizkari bat sortu zuen. Bi urte geroago bere lehen poema bilduma argitaratu zuen : Luna silvestre (Basa ilargia). 1937an Espainiara joan zen gobernu errepublikanoari laguntzera gerra zibilean, eta bat egin zuen idazle antifaxisten aliantzarekin.

Parisen ere izan zen eta harremanetan jarri zen surrealistekin. Mexikora itzuli zenean lan handia egin zuen aldizkariak eta antzerki taldeak sortuz, besteak beste, poesia idazten jarraitu bazuen ere : A la orilla del mando (1942, Munduaren ertzean). Zenbait urtetan Mexikoko enbaxadore izan zen eta sortaldeko kulturak ezagutzeko aukera izan zuen, eta bere pentsamoldea zabaltzekoa.

Harreman eta eraginen sorta zabal horren itzalpean, Pazen poesia munduari eta hizkuntzariburuzko hausnarketa handia bilakatu zen. 1957an Piedra de sol (Harrizko eguzkia) argitaratu zuen, funtsezkoa Latinamerikako poesia modernoan, Libertad hajo palabra (1960, Askatasuna zinpean) bezala, 1953-1958 bitartean idatzi zuen poesia guztiaren bilduma, haren poema hoberenetako batzuk dituena.

Octavio Pazen eragina saiakeragile gisa ez da poeta gisa izan zuena baino txikiagoa izan. 1950ean El laberinto de la soledad (Bakardadearen labirintua) argitaratu zuen, idazlea mundu osoan ezagutarazi zuena. Bai libuni honek bai arestiko poesia bildumak Mexikoko sustrai espiritualei buruzko gogoeta sakona eratu zuten. Pazek zioen Hego Ameriketako kultura sintesiaren fruitua zela, ez bazterketarena, eta zenbait liburu idatzi zituen teoria horren euskarri, sortaldeko artea eta haikua aztertuz, batetik, eta Kolon aurreko Ameriketako kulturen sustrai autoktonoak aztertuz, bestetik .

Beste poesia lan aipagarri batzuk : Salamandra (1962), surrealistenetako bat ; Blanco (1967) eta Topoemas (1968), Indiako egonaldiaren ondorengoak, sortaldeko pentsamenduari buruzko gogoetak eta hitzaren eta irudiaren arteko harremanaz egin zituen azterketen emaitza ; La Centena (1969), Posdata (1970), Hijos del aire (1981, Airearen seme-alabak).

Berrikuntza erradikalenekin bat eginez, poema birakorrak egin zituen diskoetan, eta poema kolektiboak ere idatzi zituen, beste hini poetekin batera, zeinek bere hizkuntza erabiliz. Erotismoari eta kanpoko munduari emandako lehentasuna, hitz poetikoaren baitako gatazka, eta aurkarien adiskidetasuna artistaren kontzientzia sortzailean, horra Pazen poesiako elementu eta gai nagusiak.

Pazen poesiari buruzko ideiak, eta poesiak berak, eragin handia izan zuten mexikar poeta gazteengan. Haren saiakerek, bestalde, bere poesiaren intuiziozko askatasuna eta bizitasuna gorde dute, gaur egungo historiari eta poesiari buruzko gogoeta sakonak izateaz gainera. Horien artean aipagarrienak : Los hijos del limo (1974, Lupetzako seme-alabak), El ogro filantropico (1979, Ogro filantropikoa), Sor Juana Ines de la Cruz o las trampas de la fe (1982, Sor Joana Ines gurutzekoa edo fedearen tranpak), Hombres en su siglo (1984, Gizonak bere mendean).

1968an Octavio Pazek uko egin zion enbaxadore karguari, ikasle mugimendu demokratikoak Mexikoko gobernuaren aldetik jasaten zuen jazarpenaren kontra protesta egiteko. Hurrengo urteetan Europan, Mexikon eta Estatu Batuetan bizi izan zen txandaka. Estatu Batuetan, adibidez, eskolak eman zituen Harvardeko Unibertsitatean . 198lean Cervantes Saria irabazi zuen eta 1990ean Nobel saria.