Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Eugène Ionesco (1912-1994) Émile Cioran (1911-1995) Mircea Eliade (1907-1986)
Errumaniar idazleak atzerrian
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, eta Errumania Sobiet Batasunaren eraginpean geratu zelarik, errealismo sozialistaren arauak errespetatu beharra zabaldu zen errumaniar literaturan. Giro itogarri hartan, intelektual askok alde egin zuen sorterritik, eta, hala, erbestearen zoritxarreko bidetik, bere mugetatik kanpora zabaldu da errumaniar literatura, sarritan alde egin aurretik Errumanian bertan ezagunak ziren idazleei esker. Horixe da, batzuk aipatzearren, Vintila Horia, Emil Cioran, Eugen Ionescu (Eugene Ionesco gero), Virgil Gheorghiu, Mircea Eliaderen kasua. Bizilekua hartu zuten herrietako kide dira denak, eta, beren hizkuntza utzita, bertako hizkuntza erabiltzen dute. Famatuenak ez dira literaturgile hutsak : Emil Cioran frantses/errumaniarra filosofotzat har daiteke, Mircea Eliade, munduko leku askotan bizi izan ondoren azken urteak Estatu Batuetan eman zituena, erlijio jakintzen munduko aditu handienetako bat da, eta Eugene Ionesco, antzerkigile famatuak -frantses/errumaniarra hau ere-, gizaki modernoaren absurduaren kezka plazaratu du bere antzezlanetan.
Eugene Ionesco
1950etik aurrera, bizilekua (eta hizkuntza)
Frantzian hartua zuten bi atzerritarrek,
Eugene Ionesco errumaniarrak eta Samuel
Beckett irlandarrak, hankaz gora jarri zuten
frantses antzerkigintza. Ideia, mezu eta
eztabaiden antzerki "existentzialistaren"
ondoren, bizitasun harrigarriaz, Ionesco eta
Becketten absurduaren antzerkia etorri zen,geroxeago beste bi atzerritarrek, A. Adamov
armeniarrak eta F. Arrabal espainiarrak osatuko
zuen bidea urratuz.
Eugene Ionesco Slatinan, Errumanian,
jaio zen 1912. urtean, eta Parisen hil zen
1994an. Aita errumaniarra zuen, eta ama
frantsesa. 1940 arte Bukaresten bizi izan zen,
eta frantsesezko doktoretza egin zuen han.
Parisen egin zuen debuta, La Cantatrice
chauve (1950, Abeslari burusoila) antzezlanarekin
. Ekitaldi bakarreko komedia da ;
egileak berak "antikomedia" gisa definitu
zuen, eta surrealismoaren ezaugarriak ditu,
hizkerari dagokionez batez ere. Oso obra
komikoa da ; komikotasun hori, esanahian
baino areago, absurduan oinarritzen da, eta
horixe da hain zuzen lonescoren obra osoaren
ezaugarrietako bat. Egilearen arabera,
Abeslari burusoila antzezlanaren ideia -
abeslaririk eta burusoilik gabea, baina suhiltzaile
esperogabe bat agertzen dena-, ingelesa
ikasteko metodo batetik atera omen
zuen (Assimil metodoa, errepikatu beharreko
galderak eta erantzunak) : hainbeste esapide
usadiozko, klixe eta topiko metatzen
dira obran, non guztiz barregarria gertatzen
baita, barregarritasun larri batez ordea : hizkuntzaren
erabilerak irrigarri utziz, apurtuz,
gure erreferentzia sistema ere osorik hausten
baita. Eta hala ere, ia berrogei urte egin
ditu obra honek Pariseko Huchette antzokian,
errekor guztiak gaindituz ; Frantziatik kanpo
ere, oso maiz taularatzen den obra da.
Hurrengo antzerki lanetan, nahiz ekitaldi-bakarretan
-La Lecon (1951, Ikasgaia),
Les Chaises (1952, Aulkiak), Victimes du
devoir (1953, Eginbeharraren biktimak)-,
nahiz hiru ekitaldiko aurrenekoetan -Amedee
ou comrnent sen debarrasser (1954,
Amedeo edo nola libratu), Jacques ou la
sumision (1955, Jacques edo men egitea),
eduki metafisikoa agertzen da aurkezten diren
gaietan. Obra hauetan guztietan errealitaterik gabekotzat agertzen du Ionescok
gizartea, eta sakoneko hustasun hori ikusarazteko
asmo bakarraz, ez bestela, irudikatzen
ditu gizartearen ageriko alderdiak. Aulkiak
lanean, adibidez, inkomunikazioaren,
bakardadearen eta erabateko hutsunearen
larritasuna agertzen dira : bikote zahar bat,
uharte bakarti bateko itsasargi batean bizi
dena, bilera jendetsu bat asmatzen ari da,
eta azkenean agertokia -beste inor etorri
gabe- aulkiz bete-betea geratzen da.
1957koa da Ticeur sans gages (Hiltzaile
soldatagabea), eta ondoren Rhinoceros
(1959, Errinozeroak) plazaratu zuen, agian
arrakastarik handiena izan duen Ionescoren
komedia; antzezlan batean zein bestean,
esplizitoa da egilearen mezua. Izan ere,
obra horiekin, aurreko bideari utzi eta sinbolismoaren
aldera egin zuen lonescoren
antzerkiak. Errinozeroa deshumanizazioaren
eta taldekeriaren alegoria da ; hiri oso
batez jabetzen diren gaitzak dira, eta biztanleak
errinozero sentikortasun gabeak bihurrarazten
dituzte. Lan honen arrakastak
eman zion segurtasunarekin, bere obsesio
barnekoenak hasi zen Ionesco taularatzen,
heriotzaren ikara batez ere -Le roi se meurt
(1962, Erregea hiltzen ari da)-; obra honetan
ordea pisu filosofiko gehiegizkoa hartzen
du lonescoren antzerkiak, eta hasierako
freskotasuna eta erakargarritasuna galtzen
ditu.
Emile Cioran
1911. Urtean jaio zen Errumanian, eta
hantxe argitaratu zituen lehen liburuak,
errumanieraz idatziak : Etsipenaren gailurretan
(1934) ; Malkoak eta santuak (1937).
1937an, ikasketak osatzeko diru laguntza
bat eman ziotelarik, Parisa joan zen, eta betiko geratu zen han. 1947an utzi zuen bere
ama hizkuntza, errumaniera, eta hasi zen
frantsesez idazten ; Ionescok frantses hizkera
aberastu zuen bezala, hausnarketaren eldarnio
moduko bat ekarri zion Cioranek frantsesari; Precis de decomposition (1949, Ustelketaren
bilduma) da estilo berezi horren
lehen adierazpena. Filosofia ikasketak egin
zituen unibertsitatean, eta Bergsonen filosofia
landu zuen batez ere ; berehala ordea
Bergson baztertu eta Nietzscheren alde egin
zuen, baina "idolo batzuk suntsitu eta haien
ordez beste batzuk ipintzen" zituela egotziko
zion Nietzscheri ; nahiago omen zuen
Joseph de Maistre -Frantziako Iraultzaren
eta Ilustrazioaren etsai nagusietako bat-, eta
haren erretratu bikaina egin zuen Essai sur
la pensee reactionnaire lanean (1957, Pentsamolde
atzerakoiari buruzko saiakera).
1986an argitaratu zuen berriz lan hori Exercices
dadmiration liburuan (Mirespenezko
ariketak), beste zenbait idazleri eskainitako
testuekin batera.
Cioranen lana gaiztoa da, erregarria ; paradoxa,
silogismo edota aporiaren irudi logikoak
baliatzen ditu absurdua hobeto adierazteko,
horretarako oihua, biraoa, arnegua,
baita orroaren iturrietatik ere elementuak
hartuz ; bere buruaren kontra dago idatzia,
gizatasunaren eta munduaren kontra. Munduaren
funtsezko gaiztakeria agertzen duten
idatzi gnostikoak gogoan hartuz, ezeri
ihes egiten utzi nahi ez dion hizketaldi
osorik suntsitzaile bat osatuz, kontra-ebanjelio
baten modura dago antolatua.
Erlijioa eta jainkotasuna baztertu beharrekoakdira : Le Mauvais Demiurge (1969,
Demiurgo gaiztoa) ; historiak, berriz, utopiak
sortzen ditu, eta utopiek Gaitza ekarri
ohi dute, tiraniaren eta morrontzaren aberraziobihurtzen dena (Histoire et utopie
[1960, Historia eta utopia]). Zer egin orduan?
Aurrerapenean eta zibilizazioan sinetsi behar
al da? Antropofagiaren eta analfabetismoaren
kontra borrokatu? Horretarako
ere badu erantzunik : horrexetaz dihardute
lehen aipaturiko Ustelketaren bilduma eta
La Chute dans le temps (1964, Denboran
eroria) lanek. Zibilizazioa nahiz aurrerapena,
alferrekoak dira biak, ilusioak eta mitologiak
ugaritu baino ez baitute egiten :
Cioranek vis inertiae-ren alde egiten du,
merezi dugun ezereza erreibindikatu behar
dugu ahaleginean, eta "existitzeko tentazioari"
uko egin.
Aforismoen bidez sarritan, estilo arin
batez, etika berezi bat landu du Cioranek,
gizon modernoaren eta Mendebaldeko zibilizazioaren
balio sistema oro auzitan jartzen
duena. Bere obra ere ez du egileak
salbatzen : auto-iseka eta auto-ironiarekin
jokatzen du etengabe, zeren eta, berak dioenez,
"liburu batean dena suntsitu ondoren,
liburu hori hera ere suntsizen ez bada,
alferrik amorrarazi gaitu".
Mircea Eliade
Mircea Eliade Bukaresten jaio zen 1907.. rtean. Poesiazko liburuak eta eleberriak
idatzi ditu, errumanieraz eta frantsesez :
Maitreyi, 1933 ; La Foret interdite (1955, Baso
debekatua), baina erlijioen historia landu
du batez ere. Filosofia ikasketak egin ondoren,
filosofia eta pentsamolde hinduaren konparazioan
espezializatu zen. Lau urte eman
zituen horretarako Kalkutan (1928-1931), eta
han, sanskritoa ikasteaz gainera, indiar sistema
filosofikoak aztertu zituen. Bukarestera
itzulirik, mitologia konparatuzko ikerketak
egiten hasi zen. Gerra garaian, Errumaniako
kultura ordezkaria izan zen Londresko
eta Lisboako enbaxadetan. 1945ean
Parisa joan zen eta bertako L'Ecole Pratique
des Hautes Etudes-eko irakasle jardun
zuen, harik eta 1957an Estatu Batuetara joan
zen arte. Chicagoko unibertsitateko Divinity
School-en irakasle izan zen, eta 1960an
History of Religions aldizkari garrantzitsua
sortu zuen. Chicagon hil zen 1986. urtean.
Yoga, immortalite et liberte (1936) da
Eliaderen metodoaren lehen erakusgarri inportantea
. Yoga deskribatu ez ezik, testu
brahmanikoen argitan interpretatzen du, eta
orobat ikertzen du zernolako sustraiak dituen
taoismoan, sufismoan, Sartaldeko alkimian,
bai praktikei, bai teoriari dagokionez ;
hau da, historia baino areago konparazioa
egiten du, erlijiotasunaren azterketa fenomenologikoaren
eta tematikoaren bitartez,
ageriko ikurretatik abiatuz. Gai honen inguruko
liburu eta artikulu asko idatzi zuen,
besteak heste, Le Mythe de l'eternel retour
(1949, Itzulera etengabearen mitoa), Traite
d'histoire des religions (1949, Erlijioaren
historiaren azterlana), eta Le Sacre et le Profane
(1956, Sakratua eta profanoa).
A History of Religious Ideas (1978-1985,
Ideia erlijiosoen historia), hiru liburukiz osatutako
lan handia, alor horretan Eliadek
bildu zuen jakintzaren bilduma da. Usadiozko
historia, aurreko lanetan baztertu zuena,
agertzen da hemen : Buddharen bizitza, islamaren
zabalkundea, kristau sekten kronologia
... Baina ez da ohiko sintesia, lan honetan
logos-aren, kontzientziaren garrantzia
azpimarratzen baita, egitura sozialak eta ekonomikoak
"idealizatzen" baititu garai jakin
bateko teologian. Bibliatik sortutako erlijioek,
adibidez, denek dute gizakia ulertzeko
modu jakin bat, "kriatura" gisa, eta orobat
munduaren bilakaera "jainkozko historia"
baten gisa ; ez dira ulertzen beraz Kreazioaren
eta Eroraldiaren teologia biblikoaren
argitan ez bada. Eliaderen iritziz, ez badira
kontuan hartzen erlijio forma baten sorreran
nagusi ziren baldintza intelektualak, ezin
ulertu dira mitoak eta erritoak, pentsamolde
zehatzen arabera finkatuak daudenak ;
pentsamolde horiexek argitzea da hain zuzen
Eliaderen lanaren xedea.