Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Bertold Brecht (1898-195G)

Bertold Brecht Augsburgon jaio zen, Alemanian, 1898an eta Berlin Ekialdekoan hil zen 1956an. Olerkigile eta antzerkigile gisa nabarmendu zen, batez ere, eta literaturaren eraberritzaile handitzat hartua da bere lanei esker. Olerkigintzan azpimarratzeko ezaugarria izan zuen estilo eta giro desberdinak adierazteko trebetasuna. Antzerkigintzari dagokionez, berriz, lan asko egin zituen eta ideiak adierazteko gaitasuna, umorearen erabilera eta musikaren eta ikuskizunaren ulerkera berezia ditu ezaugarri aipagarrienak.<br><br>

 

Biografia

Bertold Brecht Bavariako Augsburgo herrian jaio zen eta han bizi izan zen 1924.. rtea arte. Familia burges batean sortu zen ; aita paper lantegi bateko zuzendari zuen, eta burgesek ohi zuten zorroztasunaz hezi zuen semea. Bertold Brechtek bere garaiari eta klaseari zegokion heziketa burgesa jaso zuen, horrenbestez, baina oso gaztetatik erakutsi zuen autoritatearen kontrako jarrera eta mendekotasun egoeran bizi zirenekiko atxikimendua. Gaztetatik erakutsi zuen, orobat, literaturarako zaletasuna (Villon, Rimbaud eta Kipling miresten zituen, eta Wedekind imitatu zuen) eta oso goiz hasi zen olerkiak idazten. Hasierako olerkietan bakezaletasunari eta antimilitarismoari buruz zuen iritzia azaldu zuen ; gai horiei buruzko ideietan eragin handia izan zuen medikuntza ikasketak egiten ari zenean I. Mundu Gerra hasi eta gudarostearen erietxe batean lanean jardun izanak.

Gerraren ondoren medikutza ikasketak amaitu zituen, eta 1924an Berlina aldatu zen.

Han harreman estua izan zuen Alemaniako Alderdi Komunistarekin, 1930az gero batez ere. 1933an erbestera ihes egin behar izanzuen, nazien jazarpena zela-eta, eta harahona igaro zituen zenbait urte ; Alemanian, erre egin zituzten bere liburuak eta Brechtek alemaniar hiritartasuna galdu zuen. Alemaniatik alde egin ondoren, Suitzan eta Frantzian egonaldi laburrak egin ondoren Danimarkan hartu zuen bizitokia (1933-1941).

1935ean Mosku, New York eta Parisa bidaiatu zen, eta azkenik, naziek Danimarka okupatu ondoren, Estatu Batuetara ihes egin behar izan zuen. Han bizi izan zen sei urtez (1941-1947), Hollywooderako filmen gidoiak idatziz, haina 1948an Estatu Batuetatik alde egin behar izan zuen bere pentsakera politikoa zela-eta, eta Ekialdeko Berlinen hartu zuen bizitokia. Berlinen komunistekin bat egin zuen, nahiz eta Brechtek berak aitortu zuen bezala, ez zen sekula alderdi komunistako kide izan ; arazoak izan zituen erregimen komunistarekin ere, bere iritzi kritikoen ondorioz. Berlinen BerlinerEnsemble antzerki konpainia osatu zuen, bere emazte Helen Weigelekin batera ; konpainia horrek ospe handia lortu zuen mundu osoan eta lanean jarraitu zuen Brecht hil ondoren ere, egile handiaren obrak antzeztuz.

 

Lehenengo urteetako obrak

Bretchen lehenengo lan aipagarria Baal antzerki lan fantastikoa izan zen (1918).

Obra probokatzailea eta eskandalu eragilea zen, ordea, eta harekin arrakastarik izangoez zuela jabeturik, Trommen in der Nacht (Danbor hotsak gauean, 1919) idatzi zuen handik berehala. Gaztaroko obra honekinhasi zen Brecht ospea irabazten. 1927an Die Hauspostille (Etxeko otoitz liburua) izenburuko bilduman bildu zituen bere olerki onenak. Olerkietan Berpizkundeko eta barrokoko errimak erabili zituen eta existentziaren baieztapenaren eta ezeztapenaren arteko gatazka islatu zuen.

Lehen esan bezala, hasiera-hasieratik erakutsi zuen burgesiaren kontrako jarrera garbia eta bere belaunaldiak I. Mundu Gerraren ondorengo zibilizazioarekiko agertu zuen desadostasuna nabarmendu zuen gaztaroko lanetan, oro har. Espresionismoaren eragina sumatzen zaio, Baal eta Danbor hotsak gauean lanetan esaterako, baina geroztiko lanetan errealismoari heldu eta espresionismoaren bidetik aldenduz joan zen Brecht.

 

Antzerki epikoaren sorrera eta antzerki didaktikoa

1926. urte inguruan Marxen obra ezagutzen hasi zen Berlinen, Karl Korsch teorialari marxistaren bidez batez ere ; Brechten obran eragin handia izan zuten ideia marxistek . Izan ere, ideia haien eraginez hasi zen gizartearen egitura kapitalistak salatzen, eta horretarako literatura sinplista bilatu behar izan zuen, oparotasuna, lilura eta nabardura humanoak alde batera utzirik. Joera hori arrunta zen, nolabait esateko, antzerkigintzan, antzerkia beti baita didaktikoagoa eta sinplifikaziora joagoa, baina bereziki azpimarratzekoa da Brechtek olerkigintzan bide horretatik egindako lan ez ohikoa. Dena dela, berezia izan zen Brechten antzerkigintzaren planteamendua : antzerki abstratua da ia, kontakizun moralizatzaile gisa aurkeztua, eta «urruntasun kritikoan- oinarritua.

Lehenengoz Berlina aldatu zenean hasi zen Brecht proposamen horretatik abiaturik bere karreraren ezaugarria izan zuen «antzerki epikoa» deritzon teoria osatzen eta «antzerki didaktikoak» idazten.

Antzerki epikoaren hasierako obretan bereziki aipagarriak dira 1928. unean idatzitako Die Dreigroschenoper (Lau soseko opera) balada satirikoa, Brechti alemaniar komediagile nagusiaren ospea eman ziona, eta Ausfstieg und Fall der Stadt Mahagonny (Mahagonnyko hiriaren oparoaldia eta gainbehera, 1928-1929) opera, diruaren mitoaren gainean eraikitako hiriaren istorioa kontagai duena. Dena dela, 1930etik aurrera idatzi zituen antzerki epiko aipagarrienak, gero ikusiko den bezala.

Antzerki didaktikoari dagokionez, berriz, Marxen materialismo dialektikotik abiaturik eta antzerki ortodoxotik at antzezteko idatzitako irakaspenezko obra txikiak dira Brechten pieza didaktikoak edo Lehrstiicke . Brechten ustez ezinbestekoa zeniraultza, gizartea eraldatzeko, baina zehaztapen asko egin zituen iraultza hori egiteko behar ziren baldintzei buruz eta ezinbesteko baldintza horien berri eman zuen, hain zuzen ere obra horietan. Ariketak egiteko gaia eskaini nahi die Brechtek ,,dialektistei, gogoetaren atleta horiei». Horrela bere pieza didaktikoak antzezle gisa jokatuak izateko eginak daude, ikusiak izateko baino gehiago. Irakaspenezko obra nagusiak 1929-1935 bitartean idatzi zituen, eta aipagarriak dira besteak beste Die Massnahme (Jokabidearen lerroa, 1930), gizabanakoaren moralaren eta etika politikoaren arteko gatazka agertzen duena, Der Jasager und der Neisager (Baietz esaten duena eta ezetz esaten duena, 1930), Die heiligeJoahnnna der Schlachthofe (Santa Joana hiltegietakoa, 1929-1930), etab.

 

Antzerki epikoaren teoria eta maisulanak

Antzerki epikoaren teoria ez zuen Brechtek egun batetik bestera edo obra bakar batean osatu. Obra batetik bestera gero eta gehiago sakonduz eta antolatuz joan zen, eta Europako antzerkiaren historian garrantzi handiko iraultza sortu zuen.

Antzerki epikoa gogoetan oinarrituriko antzerki molde bat da, nahiz eta ez dituen alde batera uzten gizarteko egoerak. Kapitalismo industrialaren garaian antzerkiak gizarte zientziaren lana bete beharko lukeela uste zuen Brechtek, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zitzaion ikusleak halako urruntasun batetik aztertu ahal izateaantzezlana, distantzia kritikoa hartzea agertokian ikusten duenarekiko. Brechten iritziz, ikusleek beren ohiturak eta jarrera aldatu eta ikuspegi kritikoa hartu behar zuten (antzezlan bat ikustean ez ezik, baita olerki bat irakurtzean ere) ; antzerki edo olerkietan ikusleak ez zuen errealitatearen isla ikusi behar, ez ziren ikusleak bere burua identifikatzeko moduko pertsonaiak agertu behar, antzerki laneko gertaerek ez zuten lilura eta hunkidurarik eragin behar, horrela ezingo bailitzateke han ikusten denaren kritika egin, ikusleak ez bailuke burua behar bezain hotz edukiko ; horren arabera, gizabanakoaren portaeraren erakusketa bat behar zuen izan antzerkiak, eta ez errealitatearen ilusioa eta ikusleak ahalegina egin behar du pertsonaiarengandik bereizten duen distantzia errespetatzeko.

Brechtek naturalismoa eta espresionismoa baztertzen zituen. Izan ere, obra batean adierazten den munduaren objektibotasuna goresten du naturalismoak, eta espresionismoak, aldiz, subjektuaren nagusitasuna azpimarratzen du. Teatro epikoaren oinarria, aldiz, «distantzia» da, «distantzia kritikoan hain zuzen ere ; agertokiaren eta aretoaren arteko, antzezlearen eta bere paperaren, ikuslearen eta gizartearen arteko elkarrizketa dialektikoa bilatzen du Brechtek.

Horretarako, alegia, ikuslea ez liluratzeko, prozedura tekniko eta eszeniko bereziak erabili zituen, tradizio klasikoa hautsiz : dekorazioa iradoki besterik ez zuen egiten, argi-itzalen arteko kontraste indartsurik ez zuen erabiltzen, ikusleari zuzendutako komentarioak tartekatzen zituen testuan eta aretoan, argi iturriak erakusten zituen, generoak nahasten zituen,...

Antzerki epikoko maisulanak Mutter Courage und ihre Kinder (Ama Kuraia eta haren haurrak, 1939-1943), Leben des Galilei (Galileoren bizitza, 1943) eta Dergute Mensch von Sezuan (Sezuango emakume zintzoa, 1943) izan ziren. Dena dela, ez dira ahaztu behar Herr Puntila und sei Knecht Matti (Herr Puntila eta Matti bere morroia, 1948), Der Aufhaltsame Austieg des Arturo Ui (Arturo Uiren igoera miragarria, 1957) eta The Caucasian Chalk Circle (Kaukasoko igeltsuzko zirkulua, jatorriz ingelesez, 1949) obrak ere.

Lan nagusi horiei dagokienez, Mutter Courage obra Zurichen aurkeztu zen lehen aldiz eta eragin handia izan zuen 11. Mundu Gerran nazien mendetik aske gelditu ziren Europako herrialdeetan. Hogeita Hamar urteko gerran dago kokatua eta gerraren epopeia bat da. Gerran dena galtzen duen baina halere bere gurdiarekin alferreko merkataritzan jarraitzen duen saltzaile bat du protagonista. Galileoren bizitza antzerkiak intelektualaren eta gizartearen artean egon behar den konpromisoari buruzko gogoeta egiten du ; fabula historiko eta politikoa da.

Eta Sezuango emakume zintzoa, azkenik, arima zintzo baten bila Lurrera bidalitako jainkoei buruzko fabula bat da.

Teoria lan nagusia maisulan hauek argitara eman zituen garaitsuan idatzi zuen, Zuricheko egonaldian. Klines Organon fiir das Theater (Antzerkirako organo txikia, 1949) da obra horren izenburua, eta hartan agertu zuen antzerkiari buruzko bere teoria, zehatz-mehatz.

Aipagarria da Brechten obra epikoek, Lau soseko opera eta Mutter Courage antzerkiek bereziki, handik hogei urtera eta guztiz testuinguru desberdinetan ere arrakasta handia lortu izana. Brechten antzerki epikoaren modernitatearen erakusgarritzat har daiteke gertaera hori, eta horren arrazoia kontraesan historikoari eskaintzen dion nagusitasuna da, zalantzarik gabe.