Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Bertold Brecht (1898-195G)
Biografia
Bertold Brecht Bavariako Augsburgo
herrian jaio zen eta han bizi izan zen 1924.. rtea arte. Familia burges batean sortu zen ;
aita paper lantegi bateko zuzendari zuen,
eta burgesek ohi zuten zorroztasunaz hezi
zuen semea. Bertold Brechtek bere garaiari
eta klaseari zegokion heziketa burgesa
jaso zuen, horrenbestez, baina oso gaztetatik
erakutsi zuen autoritatearen kontrako jarrera
eta mendekotasun egoeran bizi zirenekiko
atxikimendua. Gaztetatik erakutsi
zuen, orobat, literaturarako zaletasuna (Villon,
Rimbaud eta Kipling miresten zituen,
eta Wedekind imitatu zuen) eta oso goiz
hasi zen olerkiak idazten. Hasierako olerkietan
bakezaletasunari eta antimilitarismoari
buruz zuen iritzia azaldu zuen ; gai horiei
buruzko ideietan eragin handia izan
zuen medikuntza ikasketak egiten ari zenean
I. Mundu Gerra hasi eta gudarostearen
erietxe batean lanean jardun izanak.
Gerraren ondoren medikutza ikasketak
amaitu zituen, eta 1924an Berlina aldatu zen.
Han harreman estua izan zuen Alemaniako
Alderdi Komunistarekin, 1930az gero batez
ere. 1933an erbestera ihes egin behar izanzuen, nazien jazarpena zela-eta, eta harahona
igaro zituen zenbait urte ; Alemanian,
erre egin zituzten bere liburuak eta Brechtek
alemaniar hiritartasuna galdu zuen. Alemaniatik
alde egin ondoren, Suitzan eta Frantzian
egonaldi laburrak egin ondoren Danimarkan
hartu zuen bizitokia (1933-1941).
1935ean Mosku, New York eta Parisa bidaiatu
zen, eta azkenik, naziek Danimarka
okupatu ondoren, Estatu Batuetara ihes egin
behar izan zuen. Han bizi izan zen sei urtez
(1941-1947), Hollywooderako filmen gidoiak
idatziz, haina 1948an Estatu Batuetatik
alde egin behar izan zuen bere pentsakera
politikoa zela-eta, eta Ekialdeko Berlinen
hartu zuen bizitokia. Berlinen komunistekin
bat egin zuen, nahiz eta Brechtek berak aitortu
zuen bezala, ez zen sekula alderdi komunistako
kide izan ; arazoak izan zituen
erregimen komunistarekin ere, bere iritzi kritikoen
ondorioz. Berlinen BerlinerEnsemble
antzerki konpainia osatu zuen, bere emazte
Helen Weigelekin batera ; konpainia horrek
ospe handia lortu zuen mundu osoan
eta lanean jarraitu zuen Brecht hil ondoren
ere, egile handiaren obrak antzeztuz.
Lehenengo urteetako obrak
Bretchen lehenengo lan aipagarria Baal
antzerki lan fantastikoa izan zen (1918).
Obra probokatzailea eta eskandalu eragilea
zen, ordea, eta harekin arrakastarik izangoez zuela jabeturik, Trommen in der Nacht
(Danbor hotsak gauean, 1919) idatzi zuen
handik berehala. Gaztaroko obra honekinhasi zen Brecht ospea irabazten. 1927an Die
Hauspostille (Etxeko otoitz liburua) izenburuko
bilduman bildu zituen bere olerki
onenak. Olerkietan Berpizkundeko eta barrokoko
errimak erabili zituen eta existentziaren baieztapenaren eta ezeztapenaren
arteko gatazka islatu zuen.
Lehen esan bezala, hasiera-hasieratik erakutsi
zuen burgesiaren kontrako jarrera garbia
eta bere belaunaldiak I. Mundu Gerraren
ondorengo zibilizazioarekiko agertu zuen
desadostasuna nabarmendu zuen gaztaroko
lanetan, oro har. Espresionismoaren eragina
sumatzen zaio, Baal eta Danbor hotsak
gauean lanetan esaterako, baina geroztiko
lanetan errealismoari heldu eta espresionismoaren
bidetik aldenduz joan zen Brecht.
Antzerki epikoaren sorrera eta antzerki didaktikoa
1926. urte inguruan Marxen obra ezagutzen
hasi zen Berlinen, Karl Korsch teorialari
marxistaren bidez batez ere ; Brechten
obran eragin handia izan zuten ideia marxistek
. Izan ere, ideia haien eraginez hasi zen
gizartearen egitura kapitalistak salatzen, eta
horretarako literatura sinplista bilatu behar
izan zuen, oparotasuna, lilura eta nabardura
humanoak alde batera utzirik. Joera hori
arrunta zen, nolabait esateko, antzerkigintzan,
antzerkia beti baita didaktikoagoa eta
sinplifikaziora joagoa, baina bereziki azpimarratzekoa
da Brechtek olerkigintzan bide
horretatik egindako lan ez ohikoa. Dena
dela, berezia izan zen Brechten antzerkigintzaren
planteamendua : antzerki abstratua
da ia, kontakizun moralizatzaile gisa aurkeztua,
eta «urruntasun kritikoan- oinarritua.
Lehenengoz Berlina aldatu zenean hasi zen
Brecht proposamen horretatik abiaturik bere
karreraren ezaugarria izan zuen «antzerki
epikoa» deritzon teoria osatzen eta «antzerki
didaktikoak» idazten.
Antzerki epikoaren hasierako obretan
bereziki aipagarriak dira 1928. unean idatzitako
Die Dreigroschenoper (Lau soseko opera)
balada satirikoa, Brechti alemaniar komediagile
nagusiaren ospea eman ziona, eta
Ausfstieg und Fall der Stadt Mahagonny
(Mahagonnyko hiriaren oparoaldia eta
gainbehera, 1928-1929) opera, diruaren mitoaren
gainean eraikitako hiriaren istorioa
kontagai duena. Dena dela, 1930etik aurrera
idatzi zituen antzerki epiko aipagarrienak,
gero ikusiko den bezala.
Antzerki didaktikoari dagokionez, berriz,
Marxen materialismo dialektikotik abiaturik
eta antzerki ortodoxotik at antzezteko
idatzitako irakaspenezko obra txikiak
dira Brechten pieza didaktikoak edo Lehrstiicke
. Brechten ustez ezinbestekoa zeniraultza, gizartea eraldatzeko, baina zehaztapen
asko egin zituen iraultza hori egiteko
behar ziren baldintzei buruz eta ezinbesteko
baldintza horien berri eman zuen, hain
zuzen ere obra horietan. Ariketak egiteko
gaia eskaini nahi die Brechtek ,,dialektistei,
gogoetaren atleta horiei». Horrela bere pieza
didaktikoak antzezle gisa jokatuak izateko
eginak daude, ikusiak izateko baino
gehiago. Irakaspenezko obra nagusiak
1929-1935 bitartean idatzi zituen, eta aipagarriak
dira besteak beste Die Massnahme
(Jokabidearen lerroa, 1930), gizabanakoaren
moralaren eta etika politikoaren arteko
gatazka agertzen duena, Der Jasager und
der Neisager (Baietz esaten duena eta ezetz
esaten duena, 1930), Die heiligeJoahnnna
der Schlachthofe (Santa Joana hiltegietakoa,
1929-1930), etab.
Antzerki epikoaren teoria eta maisulanak
Antzerki epikoaren teoria ez zuen Brechtek
egun batetik bestera edo obra bakar
batean osatu. Obra batetik bestera gero eta
gehiago sakonduz eta antolatuz joan zen,
eta Europako antzerkiaren historian garrantzi
handiko iraultza sortu zuen.
Antzerki epikoa gogoetan oinarrituriko
antzerki molde bat da, nahiz eta ez dituen
alde batera uzten gizarteko egoerak. Kapitalismo
industrialaren garaian antzerkiak
gizarte zientziaren lana bete beharko lukeela
uste zuen Brechtek, eta horretarako
ezinbestekoa iruditzen zitzaion ikusleak
halako urruntasun batetik aztertu ahal izateaantzezlana, distantzia kritikoa hartzea
agertokian ikusten duenarekiko. Brechten
iritziz, ikusleek beren ohiturak eta jarrera
aldatu eta ikuspegi kritikoa hartu behar zuten
(antzezlan bat ikustean ez ezik, baita
olerki bat irakurtzean ere) ; antzerki edo
olerkietan ikusleak ez zuen errealitatearen
isla ikusi behar, ez ziren ikusleak bere burua
identifikatzeko moduko pertsonaiak agertu
behar, antzerki laneko gertaerek ez zuten
lilura eta hunkidurarik eragin behar, horrela
ezingo bailitzateke han ikusten denaren
kritika egin, ikusleak ez bailuke burua
behar bezain hotz edukiko ; horren arabera,
gizabanakoaren portaeraren erakusketa
bat behar zuen izan antzerkiak, eta ez errealitatearen
ilusioa eta ikusleak ahalegina
egin behar du pertsonaiarengandik bereizten
duen distantzia errespetatzeko.
Brechtek naturalismoa eta espresionismoa
baztertzen zituen. Izan ere, obra
batean adierazten den munduaren objektibotasuna
goresten du naturalismoak, eta espresionismoak,
aldiz, subjektuaren nagusitasuna
azpimarratzen du. Teatro epikoaren
oinarria, aldiz, «distantzia» da, «distantzia
kritikoan hain zuzen ere ; agertokiaren eta
aretoaren arteko, antzezlearen eta bere paperaren,
ikuslearen eta gizartearen arteko elkarrizketa
dialektikoa bilatzen du Brechtek.
Horretarako, alegia, ikuslea ez liluratzeko,
prozedura tekniko eta eszeniko bereziak
erabili zituen, tradizio klasikoa hautsiz : dekorazioa
iradoki besterik ez zuen egiten,
argi-itzalen arteko kontraste indartsurik ez
zuen erabiltzen, ikusleari zuzendutako komentarioak
tartekatzen zituen testuan eta
aretoan, argi iturriak erakusten zituen, generoak
nahasten zituen,...
Antzerki epikoko maisulanak Mutter
Courage und ihre Kinder (Ama Kuraia eta
haren haurrak, 1939-1943), Leben des Galilei (Galileoren bizitza, 1943) eta Dergute
Mensch von Sezuan (Sezuango emakume
zintzoa, 1943) izan ziren. Dena dela, ez dira
ahaztu behar Herr Puntila und sei Knecht
Matti (Herr Puntila eta Matti bere morroia,
1948), Der Aufhaltsame Austieg des Arturo
Ui (Arturo Uiren igoera miragarria, 1957)
eta The Caucasian Chalk Circle (Kaukasoko
igeltsuzko zirkulua, jatorriz ingelesez, 1949)
obrak ere.
Lan nagusi horiei dagokienez, Mutter
Courage obra Zurichen aurkeztu zen lehen
aldiz eta eragin handia izan zuen 11. Mundu
Gerran nazien mendetik aske gelditu ziren
Europako herrialdeetan. Hogeita Hamar urteko
gerran dago kokatua eta gerraren epopeia
bat da. Gerran dena galtzen duen baina
halere bere gurdiarekin alferreko merkataritzan
jarraitzen duen saltzaile bat du
protagonista. Galileoren bizitza antzerkiak
intelektualaren eta gizartearen artean egon
behar den konpromisoari buruzko gogoeta
egiten du ; fabula historiko eta politikoa da.
Eta Sezuango emakume zintzoa, azkenik,
arima zintzo baten bila Lurrera bidalitako
jainkoei buruzko fabula bat da.
Teoria lan nagusia maisulan hauek argitara
eman zituen garaitsuan idatzi zuen,
Zuricheko egonaldian. Klines Organon fiir
das Theater (Antzerkirako organo txikia,
1949) da obra horren izenburua, eta hartan
agertu zuen antzerkiari buruzko bere teoria,
zehatz-mehatz.
Aipagarria da Brechten obra epikoek,
Lau soseko opera eta Mutter Courage antzerkiek
bereziki, handik hogei urtera eta guztiz
testuinguru desberdinetan ere arrakasta
handia lortu izana. Brechten antzerki epikoaren
modernitatearen erakusgarritzat har
daiteke gertaera hori, eta horren arrazoia
kontraesan historikoari eskaintzen dion nagusitasuna
da, zalantzarik gabe.