Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Fernando Pessoa (1888-1935)

 

Idazle bakarti bat Lisboan barrena

Fernando Pessoa 1888ko ekainaren Man jaio zen, Lisboan. Aita 1893an hil zitzaion, eta ama berriz ezkondu zen Durbango kontsul portugesarekin. Bere sorlekua, Lisboa erdialdeko Chiado auzoa utzirik, Pessoa Durbanen (Hegoafrikan) bizi izan zen zazpi urtetik hamazazpi urtera bitarte . Han egin zituen lehen ikasketak, eta gero High School-ekoak. Gero Lurmutur Hirian egin zituen unibertsitate ikasketak.

Afrikan igaro zituen urte haietan etxean portugesez hitz egiten bazuen ere, Pessoak bikain ezagutzen zuen ingelesa, asko irakurri baitzuen, eta ingelesez : Milton, Shelley, Tennyson... Garai hartan olerkiak eta prosa idatzi zituen, ingelesez baita ere.

1905ean itzuli zen Lisboara eta ez zen geroztik handik urrundu. Literaturan aritzea erabaki zuen, baina merkataritzako gutunen itzultzaile gisa atera behar izan zuen bizimodua esportazioko enpresatan. Jendetasunik gabeko gizon hark ordu asko ematen zituen A Baixa auzoko tabernetan, bere bakardadean zurrutean.

1912an argitaratu zituen bere lehen lanak Portugaleko Berpizkundearen aldizkarian . Errepublikaren lehen urte haietan, Teixeira de Pascoaes olerkariaren gogo bero mesianikoarekin bat egin zuen. Pessoak sinbolismoaren baitan bilatu zuen bere ahotsa . Mario de Sa-Carneiro, Parisen bizi zen olerkari gaztea ezagutzeak abangoardiara erakarri zuen Pessoa. 1914an Pessoak une erabakigarri bat izan zuen, heteronimoak erabiltzen hastearekin batera halako sormenezko sukar handi batez ari izan zen : filosofia bat asmatu zuen, neopaganismoa , teosofiara eta okultismora eman zen, higikunde futuristan parte hartu zuen, estetika berri bat proposatu zuen, literatura eskolak sortu zituen -intersekzionismoa, sentsazionismoa- . 1915ean Sa-Carneiro, AlmadaNegreiros eta beste adiskide batzuekin batera, abangoardiako aldizkari bat sortu zuen, Orpheu, gutxi iraun arren Portugaleko modernismoari bide eman ziona.

1916an astrologo bulego bat jarri nahi izan zuen Lisboan ; bizitza osoan iraungo zion astrologiarako zaletasun hark. Urte hartan bertan Sa-Carneirok bere burua hiltzeak oso hunkitu zuen Pessoa. Harrezkero, literatura giroan parte hartzen jarraitu bazuen ere, gero eta baztertuago bizi izan zen, dena bere obrari sakrifikaturik, baita Ophelia Queirozi zion maitasuna ere. 1917an Pessoak manifestu bat argitaratu zuen Portugal Futurista aldizkarian, Alvaro de Campos heteronimoaz sinaturik, Ultimatum, kontraesanez betetako gizon haren elkarren kontrako aldeak eta aurpegiak biltzen zituena : faxismoaren mugan zegoen anarkista, bere ateismoa zurituko duen jainkoaren bilatzailea, ziniko itxaropenez betea, logiko guztiz ere zorrotza haina esoterismoari dagozkion misterioen zalea...

 

Alderdi askotako obra

Hogei bat urteko bakardadean Pessoak milaka eta milaka orrialde idatzi zituen, haina bizi zen artean liburu gutxi batzuk baizik ez zituen argitaratu : bi olerki liburuxka ingelesez -Antinous eta 35 Sonnets-, eta, hil baino lehentxeago, olerki bilduma epiko eta mistiko bat, bai abertzalea eta are inperialista ere, eta antikomunista sutsua : Mensagem (1934, Mezua). 1934ko abenduan Salazarren gobernuaren Propaganda Idazkaritzak sari bat eman zion liburu horri, Pessoa haren ideologiaren aldekoa izan haitzen, nonbait, bolada batean. Urte batzuk lehenago, Presenta aldizkariaren inguruan bildutako Coimbrako poeta gazte batzuek goraipatua zuten Pessoa ; ez zen, heraz, idazle ezezaguna 1935eko azaroaren 30ean, 47 urterekin, edariak suntsituta hilzen gizon hura. Obra handi bat utzi zuen, ia dena argitaratu gahea, eta oso zatikatua.

Pessoaren obra hiru ataletan banatzen da : bere izenez idatzitako olerkiak, gehienak Cancioneiro (Kantutegia) liburuan bilduak ; heteronimoz sinatutako olerkiak, Interludiozko fikzioak izenburuaz argitaratuak ; eta Livro do desassossego (Sosegurik ezaren liburua), bere bizitzan osoan zehar idatzitako egunkari modukoa, Pessoak bere erdi-heteronimo Bernardo Soaresi egotzia.

Oinarri-oinarrizko sailkapen horrek ez ditu kontuan hartzen hitz lauz idatzitako heste testu asko : kontakizunak, saiakerak, artikuluak, gutunak...

Pessoa hil ondoren argitaratu izan dira haren lan gehienak, etenaldi luzez, urraska-urraska eta ordenarik gahe : olerkiak, testu filosofikoak, estetikako orrialdeak, teologiakoak, arte ederrei buruzkoak, psikologiakoak, soziologiakoak, politikakoak, ekonomiakoak, gogoeta politikoak, esoterismoari eta astrologiari buruzko saiakerak, eta baita polizi nobela bat ere, eta kontakizun bitxi bat (Bankari anarkista), non arrazoibide biribilez erakutsi baitzuen logikak nahitaez absurdora daramala. Obra hori guztia nahas-mahas kutxa ustez agortezin batean zegoen gordea, eta handik atera izan dituzte geroztik haren argitaratzaileek haren lan guztiak. 1942an Atica argitaletxea Pessoaren Idazlan guztiak argitaratzen hasi zen, eta gaurdaino hogei liburukik osatzen dute bilduma hori.

 

Heteronimoak

Pessoaren kezka nagusia heraren kontzientziaren gehiegia izan zen, eta horrek heraren eta munduaren irrealitate erabatekoaren sentipena eman zion : Zenbat eta garbiago ikusi neure baitan, orduan eta ilunagoa da ikusten dudana». Pessoak here izenez sinatu zuen poesia elegiakoa here izateaz gabetua den kontzientzia baten kexua da, bere burua aztertzeari emanago dena sentitzeari baino, eta sentitzen ez dituen edo adierazi ahal izateko nahasiegi sentitzen dituen zirraren itxurak egiten dituena . Poesia horren lirismoa kritikoa da, Pessoa susmoaren garaiko poeta baita.

Kultura primitibo baten minez zegoen Pessoa, platonismoa eta kristautasuna baino lehenagoko kultura baten minez, alegia, hartan, haren ustean, gizona izadiarekin harreman zuzenean bizi baitzitekeen.

Heteronimoak izan ziren Pessoaren asmakizun berezkoena. Heteronimoa eta goitizena ez dira gauza hera ; izengoitia egilearen benetako izena estaltzen duen gezurrezko izena da, heteronimoa, herriz, heste pertsona bat da, heste nortasun bat. Heteronimoak ez ziren Fernando Pessoa, Fernando Pessoaren bestelako nortasun bat zutenidazleen izenak ziren. Bere ni-aren alderdi anitzak adierazteko haliatu zituen Pessoak heteronimo horiek; alegia, haren obra literatura oso bat zen, idazle multzo bat hain zuzen, zeinek bere estilo eta jarrera berezia zuena, besteenarengandik desberdina.

Alberto Caeiro, Ricardo Reis, Alvaro de Campos, Bernardo Soares, Antonio Mora...

Nortasun desberdin horien pean, Pessoak giza izatearen beste esperientzia bat bizi izan zuen, non egiaren irizpidea ez baitzen ezaguerazkoa, zentzumenezkoa baizik. Pertsona horietako bakoitzak bere erara sentitzen zuen mundua, bere izate eta nortasun berezia baitzuen. Alberto Caeirok uko egin zion mundua pentsatzeari, munduaren izatea bera egiaztatzera mugatu zen, munduarekin liluratu ahal izateko ; uko egin zion, heraz, erlijio era orori eta metafisikari, gauzek ez baitzuten harentzat inolako barne zentzurik. Sentipenak adierazi zalea zen, bertso librean idazten zuen, eta haren olerkietako hizkera ahozko hizkeraren oso hurbilekoa zen. Ricardo Reisek, berriz, lasaitasunez onartzen zuen bere izate hilkorra, eta une iheskorraz gozatzeko erabakia zuen hartua ; latinista eta helenista zen, Epikuroren jarraitzailea ; oso hizkera landua erabiltzen zuen bere olerki, neurtitz zorrotzez eta mundu klasikoaren aipamenez onduetan . Alvaro de Campos oso pertsonaia konplexua zen : ingeniaria, bere garaiko aurrerabide teknikoek liluratua, eta futurismoaren kutsu handia zuena ; gozamenaren bidea hautatu zuen, sentipenen eta sentimenduen zorabioan murgildu zen, Walt Whitmanen jarraitzailea izan zen, eta eremu hasa handien olerkaria izan zen, eta era berean zibilizazio urbano industrialarena ere. Bere nahikunde handia oda luzeetan aldarrikatu zuen -Itsasoaren odak mila bertsotik gora zituen-, eta haren hitz etorri eldarnioak joa Caeiroren eta Reisen neurritasunaren guztiz bestelakoa zen. Baina Campos hori aldatuz joan zen, ez zeukan jadanik bere bizi-egarri handia asetzerik, errealitateko neurrietatik kanpo zegoen, eta, hala, bere porrotaren eta gizadi osoaren porrota kantatu zuen azkenerako.

Pessoa bera da laugarren heteronimo nagusia, neurtitz eta errima tradizionalaren zalea. Pessoa hera zen berarengandik sortutako poeta horien guztien artean harmonia gehiena zuena, Caeiro zen zuhurrena, Reis artistena, Campos gaztea ahaltsuena, eta azken urteetako Campos, berriz, patetikoena eta ironikoena. Pessoak maiz errepikatu zuen heteronimo horiek beregainak zirela herarengandik. Pessoaren eta harengandik sortu eta harengan errotu ziren heteronimo ugarien obraren ardatz nagusia objektibotasunaren ideiarekiko haustura zen, edo bizitza amestea bestela, bere ametsak bizi ezinean, ametsa baita egia bakarra». Jendetza anonimoaren artean galduta bizi zen bulegari apal hark mundu osoa zuen ikusmiran «bere ametsen goratasun handitiko.

Ustez kontraesanez betea, ustez kaotikoa, ustez arbitrarioa bazen ere, inkoherentziaren profeta hau gizonik koherenteena gertatu zen azkenean, eta idazle handi horren itzal handia gailen ageri da Portugaleko eta mundu osoko literaturan.