Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Fernando Pessoa (1888-1935)
Idazle bakarti bat Lisboan barrena
Fernando Pessoa 1888ko ekainaren
Man jaio zen, Lisboan. Aita 1893an hil zitzaion,
eta ama berriz ezkondu zen Durbango
kontsul portugesarekin. Bere sorlekua,
Lisboa erdialdeko Chiado auzoa utzirik,
Pessoa Durbanen (Hegoafrikan) bizi
izan zen zazpi urtetik hamazazpi urtera bitarte
. Han egin zituen lehen ikasketak, eta
gero High School-ekoak. Gero Lurmutur
Hirian egin zituen unibertsitate ikasketak.
Afrikan igaro zituen urte haietan etxean portugesez
hitz egiten bazuen ere, Pessoak
bikain ezagutzen zuen ingelesa, asko irakurri
baitzuen, eta ingelesez : Milton, Shelley,
Tennyson... Garai hartan olerkiak eta prosa
idatzi zituen, ingelesez baita ere.
1905ean itzuli zen Lisboara eta ez zen
geroztik handik urrundu. Literaturan aritzea
erabaki zuen, baina merkataritzako gutunen
itzultzaile gisa atera behar izan zuen bizimodua
esportazioko enpresatan. Jendetasunik
gabeko gizon hark ordu asko ematen
zituen A Baixa auzoko tabernetan, bere
bakardadean zurrutean.
1912an argitaratu zituen bere lehen lanak
Portugaleko Berpizkundearen aldizkarian
. Errepublikaren lehen urte haietan,
Teixeira de Pascoaes olerkariaren gogo bero
mesianikoarekin bat egin zuen. Pessoak sinbolismoaren
baitan bilatu zuen bere ahotsa
. Mario de Sa-Carneiro, Parisen bizi zen
olerkari gaztea ezagutzeak abangoardiara
erakarri zuen Pessoa. 1914an Pessoak une
erabakigarri bat izan zuen, heteronimoak
erabiltzen hastearekin batera halako sormenezko
sukar handi batez ari izan zen : filosofia
bat asmatu zuen, neopaganismoa ,
teosofiara eta okultismora eman zen, higikunde
futuristan parte hartu zuen, estetika
berri bat proposatu zuen, literatura eskolak
sortu zituen -intersekzionismoa, sentsazionismoa-
. 1915ean Sa-Carneiro, AlmadaNegreiros eta beste adiskide batzuekin
batera, abangoardiako aldizkari bat sortu
zuen, Orpheu, gutxi iraun arren Portugaleko
modernismoari bide eman ziona.
1916an astrologo bulego bat jarri nahi
izan zuen Lisboan ; bizitza osoan iraungo
zion astrologiarako zaletasun hark. Urte hartan
bertan Sa-Carneirok bere burua hiltzeak
oso hunkitu zuen Pessoa. Harrezkero, literatura
giroan parte hartzen jarraitu bazuen
ere, gero eta baztertuago bizi izan zen, dena
bere obrari sakrifikaturik, baita Ophelia
Queirozi zion maitasuna ere. 1917an Pessoak
manifestu bat argitaratu zuen Portugal
Futurista aldizkarian, Alvaro de Campos
heteronimoaz sinaturik, Ultimatum,
kontraesanez betetako gizon haren elkarren
kontrako aldeak eta aurpegiak biltzen zituena
: faxismoaren mugan zegoen anarkista,
bere ateismoa zurituko duen jainkoaren
bilatzailea, ziniko itxaropenez betea, logiko
guztiz ere zorrotza haina esoterismoari dagozkion
misterioen zalea...
Alderdi askotako obra
Hogei bat urteko bakardadean Pessoak
milaka eta milaka orrialde idatzi zituen,
haina bizi zen artean liburu gutxi batzuk
baizik ez zituen argitaratu : bi olerki liburuxka
ingelesez -Antinous eta 35 Sonnets-,
eta, hil baino lehentxeago, olerki bilduma
epiko eta mistiko bat, bai abertzalea eta are
inperialista ere, eta antikomunista sutsua :
Mensagem (1934, Mezua). 1934ko abenduan
Salazarren gobernuaren Propaganda
Idazkaritzak sari bat eman zion liburu horri,
Pessoa haren ideologiaren aldekoa izan
haitzen, nonbait, bolada batean. Urte batzuk
lehenago, Presenta aldizkariaren inguruan
bildutako Coimbrako poeta gazte
batzuek goraipatua zuten Pessoa ; ez zen,
heraz, idazle ezezaguna 1935eko azaroaren
30ean, 47 urterekin, edariak suntsituta hilzen gizon hura. Obra handi bat utzi zuen,
ia dena argitaratu gahea, eta oso zatikatua.
Pessoaren obra hiru ataletan banatzen
da : bere izenez idatzitako olerkiak, gehienak
Cancioneiro (Kantutegia) liburuan
bilduak ; heteronimoz sinatutako olerkiak,
Interludiozko fikzioak izenburuaz argitaratuak
; eta Livro do desassossego (Sosegurik
ezaren liburua), bere bizitzan osoan zehar
idatzitako egunkari modukoa, Pessoak bere
erdi-heteronimo Bernardo Soaresi egotzia.
Oinarri-oinarrizko sailkapen horrek ez ditu
kontuan hartzen hitz lauz idatzitako heste
testu asko : kontakizunak, saiakerak, artikuluak,
gutunak...
Pessoa hil ondoren argitaratu izan dira
haren lan gehienak, etenaldi luzez, urraska-urraska
eta ordenarik gahe : olerkiak,
testu filosofikoak, estetikako orrialdeak,
teologiakoak, arte ederrei buruzkoak, psikologiakoak,
soziologiakoak, politikakoak,
ekonomiakoak, gogoeta politikoak, esoterismoari
eta astrologiari buruzko saiakerak,
eta baita polizi nobela bat ere, eta kontakizun
bitxi bat (Bankari anarkista), non arrazoibide
biribilez erakutsi baitzuen logikak
nahitaez absurdora daramala. Obra hori
guztia nahas-mahas kutxa ustez agortezin
batean zegoen gordea, eta handik atera izan
dituzte geroztik haren argitaratzaileek haren
lan guztiak. 1942an Atica argitaletxea
Pessoaren Idazlan guztiak argitaratzen hasi
zen, eta gaurdaino hogei liburukik osatzen
dute bilduma hori.
Heteronimoak
Pessoaren kezka nagusia heraren kontzientziaren
gehiegia izan zen, eta horrek
heraren eta munduaren irrealitate erabatekoaren
sentipena eman zion : Zenbat eta
garbiago ikusi neure baitan, orduan eta ilunagoa
da ikusten dudana». Pessoak here
izenez sinatu zuen poesia elegiakoa here
izateaz gabetua den kontzientzia baten
kexua da, bere burua aztertzeari emanago
dena sentitzeari baino, eta sentitzen ez dituen
edo adierazi ahal izateko nahasiegi
sentitzen dituen zirraren itxurak egiten dituena
. Poesia horren lirismoa kritikoa da,
Pessoa susmoaren garaiko poeta baita.
Kultura primitibo baten minez zegoen Pessoa,
platonismoa eta kristautasuna baino
lehenagoko kultura baten minez, alegia,
hartan, haren ustean, gizona izadiarekin
harreman zuzenean bizi baitzitekeen.
Heteronimoak izan ziren Pessoaren asmakizun
berezkoena. Heteronimoa eta goitizena
ez dira gauza hera ; izengoitia egilearen
benetako izena estaltzen duen gezurrezko
izena da, heteronimoa, herriz, heste
pertsona bat da, heste nortasun bat. Heteronimoak
ez ziren Fernando Pessoa, Fernando
Pessoaren bestelako nortasun bat zutenidazleen izenak ziren. Bere ni-aren alderdi
anitzak adierazteko haliatu zituen Pessoak
heteronimo horiek; alegia, haren obra literatura
oso bat zen, idazle multzo bat hain
zuzen, zeinek bere estilo eta jarrera berezia
zuena, besteenarengandik desberdina.
Alberto Caeiro, Ricardo Reis, Alvaro de
Campos, Bernardo Soares, Antonio Mora...
Nortasun desberdin horien pean, Pessoak
giza izatearen beste esperientzia bat bizi
izan zuen, non egiaren irizpidea ez baitzen
ezaguerazkoa, zentzumenezkoa baizik. Pertsona
horietako bakoitzak bere erara sentitzen
zuen mundua, bere izate eta nortasun
berezia baitzuen. Alberto Caeirok uko egin
zion mundua pentsatzeari, munduaren izatea
bera egiaztatzera mugatu zen, munduarekin
liluratu ahal izateko ; uko egin zion,
heraz, erlijio era orori eta metafisikari, gauzek
ez baitzuten harentzat inolako barne
zentzurik. Sentipenak adierazi zalea zen,
bertso librean idazten zuen, eta haren olerkietako
hizkera ahozko hizkeraren oso
hurbilekoa zen. Ricardo Reisek, berriz, lasaitasunez
onartzen zuen bere izate hilkorra,
eta une iheskorraz gozatzeko erabakia
zuen hartua ; latinista eta helenista zen,
Epikuroren jarraitzailea ; oso hizkera landua
erabiltzen zuen bere olerki, neurtitz zorrotzez
eta mundu klasikoaren aipamenez onduetan
. Alvaro de Campos oso pertsonaia
konplexua zen : ingeniaria, bere garaiko
aurrerabide teknikoek liluratua, eta futurismoaren
kutsu handia zuena ; gozamenaren
bidea hautatu zuen, sentipenen eta sentimenduen
zorabioan murgildu zen, Walt
Whitmanen jarraitzailea izan zen, eta eremu hasa handien olerkaria izan zen, eta era
berean zibilizazio urbano industrialarena
ere. Bere nahikunde handia oda luzeetan
aldarrikatu zuen -Itsasoaren odak mila
bertsotik gora zituen-, eta haren hitz etorri
eldarnioak joa Caeiroren eta Reisen neurritasunaren
guztiz bestelakoa zen. Baina
Campos hori aldatuz joan zen, ez zeukan
jadanik bere bizi-egarri handia asetzerik,
errealitateko neurrietatik kanpo zegoen,
eta, hala, bere porrotaren eta gizadi osoaren
porrota kantatu zuen azkenerako.
Pessoa bera da laugarren heteronimo
nagusia, neurtitz eta errima tradizionalaren
zalea. Pessoa hera zen berarengandik sortutako
poeta horien guztien artean harmonia
gehiena zuena, Caeiro zen zuhurrena,
Reis artistena, Campos gaztea ahaltsuena,
eta azken urteetako Campos, berriz, patetikoena
eta ironikoena. Pessoak maiz errepikatu
zuen heteronimo horiek beregainak
zirela herarengandik. Pessoaren eta harengandik
sortu eta harengan errotu ziren heteronimo
ugarien obraren ardatz nagusia
objektibotasunaren ideiarekiko haustura
zen, edo bizitza amestea bestela, bere
ametsak bizi ezinean, ametsa baita egia
bakarra». Jendetza anonimoaren artean galduta
bizi zen bulegari apal hark mundu
osoa zuen ikusmiran «bere ametsen goratasun
handitiko.
Ustez kontraesanez betea, ustez kaotikoa,
ustez arbitrarioa bazen ere, inkoherentziaren
profeta hau gizonik koherenteena
gertatu zen azkenean, eta idazle handi
horren itzal handia gailen ageri da Portugaleko
eta mundu osoko literaturan.