Departamento de Cultura y Política Lingüística

Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak

Federico Garcia Lorca (1898-1936)

Federico Garcia Lorca, andaluziar olerkaria eta antzerkigilea (Fuentevaqueros, Granada, 1898 - Viznar, Granada, 1936) Espainiako XX. mendeko poeta nagusietako bat izan zen. Andaluziako paisaia eta folklorea, izadiahiria eta sentimenduak-arrazoia antitesiak, oinarrizko grinen ukatzeak dakartzan indarkeria eta heriotza izan zituen gai nagusiak, bai poesian : Romancero gitano, (1928, Ijitoen erromantzeak); Llanto por Ignacio Sanchez Mejias, (1934, Sanchez Mejiasen deitorea) ; Poeta en Nueva York, (1940, Poeta New Yorken), bai drametan : Mariana Pineda, (1927) ; Bodas de sangre, (1933, Odol ezteiak) ; Yerma, (1934, Antzua) ; La casa de Bernarda Alba, (1936, Bernarda Albaren etxea).

Lorcaren poesian, irudi eta sinbolo konkretu eta bizien bidez, zenbaitetan surrealismoaren bidetik elkartuta, adierazten dira oinarrizko grinak.

Frankistek fusilatu zuten Espainiako gerra zibilaren hasieran. Erabili zituen gaien orokortasunagatik, oinarri herrikoiagatik eta beren konposizioen fintasunagatik eta bikaintasunagatik, literatura kritikariek aho batez hartzen dute haren obra Espainiako lirika modernoaren aipagarrienetakotzat.

Lorcaren bizitza

Lorcak Granadako unibertsitatean zuzenbide eta filosofia eta letretako ikasketak egin zituen eta 1923an zuzenbideko lizentzia atera zuen, baina ez zen legelari gisa sekula aritu. Izan ere, haren zaletasun artistikoak, haurtzarotik nabarmenak, bi diziplina horiek baztertzera bultzatu zuten, eta literatura (poesia eta antzerkia) ez ezik, musika eta pintura ere lantzera : 1918an argitaratu zen haren lehen literatura lana, Impresiones y paisajes (Inpresioak eta paisaiak) hitz lauzko lana, Gaztelara egindako bidaia baten ondotik ; musikari gisa, abesti tradizionalen bilduma egin zuen, eta Fallarekin batera, cante jondo-ko festa antolatu zuen 1922an ; pintore gisa, berriz, 1927an haren 24 marrazkiren erakusketa bat egin zen Bartzelonan.

1919an, bere irakasleetako batek animaturik, Madrila joan zen, aukera berrien bila, eta hango Ikasle Egoitzan jarri zen bizitzen.

Madrilgo Ikasle Egoitza garrantzi handiko zentru intelektuala eta kulturaren berrikuntza gune nagusietako bat zen garai hartan, eta gerora Espainiako arte diziplina desberdinetan gailendu ziren artistak ezagutzeko aukera izan zuen han : Salvador Dali pintorea, Luis Buñuel zinemagilea eta Rafael Alberti poeta, besteak beste. Hurrengo urtean bertan El maleficio de la mariposa (1920, Tximeletaren sorginkeria) estreinatu zuen, baina porrot egin zuen, oso antzerki talde onarekin aritu bazen ere. Berehala, baina, Juan Ramon Jimenez, Antonio Machado eta modernismoaren jarraitzaileen eraginpean hasieran, bere gaztetako obrak argitaratzen hasi zen, andaluziar kutsu nabarmenekoak : Libro de poemas (1921, Poema liburua), Poema del cante jondo (1922, Cante jondoarenpoema) eta Canciones (1927, Abestiak) . Horietako aurreneko liburuari izanezik, literatura kritikariek oso harrera beroa egin zioten Lorearen obrari, batez ere 1924-1927 bitartean idatzi zuen eta 1928an argitaratu zuen Romancero Gitano-ri (Ijitoen erromantzeak). Obra horretan, elementu literario tradizional bat baliatuz, alegia, erromantzea, idazleak erarik bikainenean batu zuen kultura jasoa herrikoiarekin, eta berealdiko ospea eta entzutea eman zion obra horrek.

Urte batzuk lehenago, 1925eko udaberrian, Cadaquesen izan zen, Dali anaiekin.

Haien aurrean irakurri zuen lehen aldiz Mariana Pineda, bere lehenengo antzerki lan arrakastatsua, lagunak salatzeari uko egiteagatik hilarazi zuten izen bereko XIX.. endeko espainiar heroi liberalaren bizitzan oinarritua. Mariana Pineda 1927an estreinatu zen eta Dalik berak egin zituen obrako dekoratuak. Bere poesia andaluziar adierazgarriena idazten ari zen garaitsuan bertan Oda a Salvador Dali argitaratu zuen (1928, Oda Salvador Daliri), askoz ausartagoa eta aurreazaleagoa. Urte hartan bertan, Granadan, El gallo aldizkaria sortu zuen, beste batzuekin batera. 1929an, krisi pertsonal larri baten erdian, Estatu Batuetako unibertsitate batean ikasteko dirulaguntza eskuratu zuen eta New Yorkera joan zen. Han bizitako esperientzia kontatu zuen bere hurrengo obran, hil ondoren argitaratua : Poeta en Nueva York (1940, Poeta New Yorken).

1930eko irailean itzuli zen Espainiara, Cubatik pasa ondoren. Garai hartan idatzi zituen bere obra berritzaileenak, bai poesian bai antzerkian. 1931n Errepublika ezartzeak ekarri zuen kultur egoera berrian, Garcia Lorcak, ordurako oso ospetsua baitzen, lan handia izan zuen, hala sortzaile bezala nola kultur gizon bezala : bidaiak egin zituen Hego Ameriketan eta Espainian zehar, eta ministerioak hala eskatuta, La barraca antzerki taldea sortu zuen, Espainiakoklasikoak antzezteko herriz herri. Espainiako antzerkiaren bultzatzaile nagusietako bat bihurtu zelarik, buru belarri murgildu zen genero horretan, haina poesia sekula baztertu gabe, aitzitik, bide, gai eta adierazpide berriak saiatuz etengabe.

Ignacio Sanchez Mejias toreatzailearen heriotzak, lagun handia baitzuen, espainiar poesiaren eresi eder eta hunkigarrienetako bat inspiratu zion : Llanto por Ignacio Sknchez Mejias (1935, Ignacio Sanchez Mejiasen deitorea). Poema lau ataletan banatua dago eta Lorearen beste obra askotan bezala kultura jasoa eta herrikoia nahastuta agertzen dira berriro.

1936ko uztailaren 16an, Espainiako gerra zibilaren atarian, bezperan lagun batzuen aurrean bere azken antzerki lana irakurri ondoren, Granadara joan zen gerratik ihes, babes bila. Abuztuaren erdian matxinatuek atxilo hartu zuten eta handik egun gutxira, abuztuaren l9an, fusilatu zuten, Viznar herrian, Granadatik gertu..

Poesia lana

Garcia Lorearen literatur produkzioak, poesiakoak eta antzerkikoak, hamabost urte hartzen ditu. Batzuetan, idazketa bukatu zeneko data eta argitalpen data, edo lehen emanaldiarena, antzerkiaren kasuan, ez datoz bat. Bere bigarren poesia liburua, adibidez, Canciones (Abestiak), 1924an amaitua, 1927an argitaratu zen, eta lehenengoa, Primeran canciones (Lehen abestiak), 1922an amaitua, 1936an argitaratu zen. Primer romancero gitano (1928, Ijitoen lehen erromantzeak, 1923-1927 bitartean idatzia), ospe handia eman ziona, Romancero gitano (1929) bihurtu zen bigarren argitalpenean . Zenbakia kenduta erromantze bilduma jarraitzeko eta arrakastaren bidean tematzeko tentazioa ezabatu zuen. Handik gutxira guztiz poesia molde desberdina erabili zuen Poeta en Nueva York-eko hil ondoren, 1940an, argitaratutako poemetan, baina 1931an ezagutaraziak zituen irakurraldi publiko batean. Urte horretan bertan Poema del tanto jondo argitaratu zuen (Cante jondoaren poema, 1921-1922), "abestien" garaiko testuak jasota. Erromantzeetan bezala, poesia bilduma horretan, batasun handikoa gaietan eta forman, andaluziar mundua, heriotzaren itzalpean beti, misterio eta mito bihurtuz berregiten da Andaluziakokantutegia. Heriotza da Llanto por la muerte de Ignacio Sanchez Mejfas (1935) elegian ere gai nagusia. Errepublikaren garaian haren literatur jarduera antzerkira bideratu zen, eta poesia alde batera utzi zuela eman zuen, baina urrundu bazen ere, ez zuen erabat utzi; aitzitik, Garcia Lorca, irakurleen erabateko onarpena zuten forma poetiko haiekin asetu gahe, gai eta adierazpide berriak bilatzen aritu zen. Poeta en Nueva York da bilaketa horren eta aurreko poesiak erabat betetzen ez zuela erakusten duen adibide adierazgarriena. Hizkuntza poetiko berria erabiltzea, bertso tradizionalaren ordez hoskidetasun eta neurri jakin eta zehatzik gabekoa erabiltzea, eta surrealismoaren irudimenaren asimilazio pertsonala eta berritzailea dira, hain zuzen, metropoli modernoaren injustizia soziala eta alienazioa bere gordintasunean aurkezten dituen liburu horren ezaugarri nagusiak. Bilaketak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan, gauzatu ezin izan zituen proiektuekin, eta beste bi liburutarako poemekin : Divkn del Tamarit (1940, Tamariten diwana), arabiar jatorriko forma poetikoak berreginez, eta Sonetos del amor oscuro (1984, Amodio ilunaren sonetoak), poesia ameslaria eta kontzeptuala, barne mundu estugarri ilunak adierazten dituena.

Antzerki lana

Bere literatur karreraren hasieratik, Garcia Lorcak antzerkirako zaletasun handia erakutsi zuen. Azkeneko urteetan zaletasun horrek menderatu zuen bere sormen lan guztia. 1936an, hil zuten urtean, honela azaldu zuen bere grina hori : "Nik irrika bizia dut hesteekin komunikatzeko. Horregatik antzerkiaren atean jo nuen eta antzerkiari eskaini diot neure sentiberatasun osoa".

Garcia Lorearen antzerkilan bihotz-hunkigarrien gai nagusia maitasun ezinezkoa izan zen -nahiaren eta errealitatearen arteko aurkakotasuna- eta hiru joera desberdinetan banatu zen : fartsak eta herri tradizioa, batetik, trajedia andaluziarrak, hestetik, eta drama berritzailea, azkenik. Lehenengo taldetik aipagarriak dira Los titeres de Cachiporra o Tragicomedia de don Cristobal (1923, Txotxongiloak edo don Cristobalen tragikomedia, 1937an lehen aldiz jokatua) eta Retablillo de don Cristobal (Don Cristobalen antzeztoki txikia, 1934an, Buenos Airesen, lehen aldiz jokatua), txotxongilorako idatziak biak, Amor de don Perlimiplin con Belisa en su jardin (Don Perlimplin eta Belisaren arteko maitasuna honen lorategian, 1933an lehen aldiz jokatua) eta La zapatera prodigiosa (1930, Zapatari miragarria) . Antzerki trajikoa Mariana Pineda heroi historikoari buruzko lan batekin hasi zuen. Mariana Pineda 1927an jokatuzen lehen aldiz, Daliren eszenografiarekin.

Gero, haren antzerki produkzioko lan arrakastatsuenak egin zituen, Bodas de sangre (1933, Odol ezteiak), Yerma (1934, Antzua) eta La casa de Bernarda Alba (Bernarda Albaren etxea, 1945ean lehen aldiz jokatua Buenos Airesen), eta, azkenik, Doña Rosita la soltera o el lenguaje de las flores (1935, Rosita mutxurdina edo loreen mintzaira), aurrekoekin antzik baduena baina sentimen trajikorik gabea. Hirugarren taldean, berriz, bi obra nagusi daude, Asi que pasen cinco años (1930, Bost urte igaro orduko, 1938an argitaratua) eta El publico (1933, Ikusleak).

Azkeneko lan hori 1933an amaitu zuen baina galduta egon zen 1976an lagun batek aurkitu zuen arte. Obra horiek, kritikari batek "kriptodramak" deituak, sustrai surrealista duten sinboloz eta irudiz osatutako antzerki hermetikoa dira, eta poesian Poeta en Nueva York-ek ekarri zuen aldaketaren parekoa eragin zuten antzerkian. Izan ere obra horiek idazleak bere abangoardiazko bidean iritsi zuen punturik aurreratuena dira. Bestalde, antzerki lanen talde honetan gehitu beharko lirateke hitz lauzko zenbait elkarrizketa labur, 1927rako amaituak : EI paseo de Buster Keaton (Buster Keatonen paseoa), La doncella, el marinero y el estudiante (Neskamea, marinela eta ikaslea) eta Quimera (Ametsa).