Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Federico Garcia Lorca (1898-1936)
Lorcaren bizitza
Lorcak Granadako unibertsitatean zuzenbide
eta filosofia eta letretako ikasketak
egin zituen eta 1923an zuzenbideko lizentzia
atera zuen, baina ez zen legelari gisa
sekula aritu. Izan ere, haren zaletasun artistikoak,
haurtzarotik nabarmenak, bi diziplina
horiek baztertzera bultzatu zuten, eta
literatura (poesia eta antzerkia) ez ezik,
musika eta pintura ere lantzera : 1918an argitaratu
zen haren lehen literatura lana,
Impresiones y paisajes (Inpresioak eta paisaiak)
hitz lauzko lana, Gaztelara egindako
bidaia baten ondotik ; musikari gisa, abesti
tradizionalen bilduma egin zuen, eta Fallarekin
batera, cante jondo-ko festa antolatu
zuen 1922an ; pintore gisa, berriz, 1927an
haren 24 marrazkiren erakusketa bat egin
zen Bartzelonan.
1919an, bere irakasleetako batek animaturik,
Madrila joan zen, aukera berrien bila,
eta hango Ikasle Egoitzan jarri zen bizitzen.
Madrilgo Ikasle Egoitza garrantzi handiko
zentru intelektuala eta kulturaren berrikuntza
gune nagusietako bat zen garai hartan,
eta gerora Espainiako arte diziplina desberdinetan
gailendu ziren artistak ezagutzeko
aukera izan zuen han : Salvador Dali pintorea,
Luis Buñuel zinemagilea eta Rafael Alberti
poeta, besteak beste. Hurrengo urtean
bertan El maleficio de la mariposa (1920,
Tximeletaren sorginkeria) estreinatu zuen,
baina porrot egin zuen, oso antzerki talde
onarekin aritu bazen ere. Berehala, baina,
Juan Ramon Jimenez, Antonio Machado eta
modernismoaren jarraitzaileen eraginpean
hasieran, bere gaztetako obrak argitaratzen
hasi zen, andaluziar kutsu nabarmenekoak :
Libro de poemas (1921, Poema liburua),
Poema del cante jondo (1922, Cante jondoarenpoema)
eta Canciones (1927, Abestiak)
. Horietako aurreneko liburuari izanezik, literatura kritikariek oso harrera beroa
egin zioten Lorearen obrari, batez ere
1924-1927 bitartean idatzi zuen eta 1928an
argitaratu zuen Romancero Gitano-ri (Ijitoen
erromantzeak). Obra horretan, elementu
literario tradizional bat baliatuz, alegia, erromantzea,
idazleak erarik bikainenean batu
zuen kultura jasoa herrikoiarekin, eta berealdiko
ospea eta entzutea eman zion obra
horrek.
Urte batzuk lehenago, 1925eko udaberrian,
Cadaquesen izan zen, Dali anaiekin.
Haien aurrean irakurri zuen lehen aldiz
Mariana Pineda, bere lehenengo antzerki
lan arrakastatsua, lagunak salatzeari uko
egiteagatik hilarazi zuten izen bereko XIX.. endeko espainiar heroi liberalaren bizitzan
oinarritua. Mariana Pineda 1927an estreinatu
zen eta Dalik berak egin zituen
obrako dekoratuak. Bere poesia andaluziar
adierazgarriena idazten ari zen garaitsuan
bertan Oda a Salvador Dali argitaratu zuen
(1928, Oda Salvador Daliri), askoz ausartagoa
eta aurreazaleagoa. Urte hartan bertan,
Granadan, El gallo aldizkaria sortu
zuen, beste batzuekin batera. 1929an, krisi
pertsonal larri baten erdian, Estatu Batuetako
unibertsitate batean ikasteko dirulaguntza
eskuratu zuen eta New Yorkera joan
zen. Han bizitako esperientzia kontatu zuen
bere hurrengo obran, hil ondoren argitaratua
: Poeta en Nueva York (1940, Poeta New
Yorken).
1930eko irailean itzuli zen Espainiara,
Cubatik pasa ondoren. Garai hartan idatzi
zituen bere obra berritzaileenak, bai poesian
bai antzerkian. 1931n Errepublika ezartzeak
ekarri zuen kultur egoera berrian,
Garcia Lorcak, ordurako oso ospetsua baitzen,
lan handia izan zuen, hala sortzaile
bezala nola kultur gizon bezala : bidaiak
egin zituen Hego Ameriketan eta Espainian
zehar, eta ministerioak hala eskatuta, La barraca
antzerki taldea sortu zuen, Espainiakoklasikoak antzezteko herriz herri. Espainiako
antzerkiaren bultzatzaile nagusietako
bat bihurtu zelarik, buru belarri murgildu
zen genero horretan, haina poesia sekula
baztertu gabe, aitzitik, bide, gai eta adierazpide
berriak saiatuz etengabe.
Ignacio Sanchez Mejias toreatzailearen
heriotzak, lagun handia baitzuen, espainiar
poesiaren eresi eder eta hunkigarrienetako
bat inspiratu zion : Llanto por Ignacio Sknchez
Mejias (1935, Ignacio Sanchez Mejiasen
deitorea). Poema lau ataletan banatua
dago eta Lorearen beste obra askotan
bezala kultura jasoa eta herrikoia nahastuta
agertzen dira berriro.
1936ko uztailaren 16an, Espainiako gerra
zibilaren atarian, bezperan lagun batzuen
aurrean bere azken antzerki lana
irakurri ondoren, Granadara joan zen gerratik
ihes, babes bila. Abuztuaren erdian
matxinatuek atxilo hartu zuten eta handik
egun gutxira, abuztuaren l9an, fusilatu zuten,
Viznar herrian, Granadatik gertu..
Poesia lana
Garcia Lorearen literatur produkzioak, poesiakoak eta antzerkikoak, hamabost urte hartzen ditu. Batzuetan, idazketa bukatu zeneko data eta argitalpen data, edo lehen emanaldiarena, antzerkiaren kasuan, ez datoz bat. Bere bigarren poesia liburua, adibidez, Canciones (Abestiak), 1924an amaitua, 1927an argitaratu zen, eta lehenengoa, Primeran canciones (Lehen abestiak), 1922an amaitua, 1936an argitaratu zen. Primer romancero gitano (1928, Ijitoen lehen erromantzeak, 1923-1927 bitartean idatzia), ospe handia eman ziona, Romancero gitano (1929) bihurtu zen bigarren argitalpenean . Zenbakia kenduta erromantze bilduma jarraitzeko eta arrakastaren bidean tematzeko tentazioa ezabatu zuen. Handik gutxira guztiz poesia molde desberdina erabili zuen Poeta en Nueva York-eko hil ondoren, 1940an, argitaratutako poemetan, baina 1931an ezagutaraziak zituen irakurraldi publiko batean. Urte horretan bertan Poema del tanto jondo argitaratu zuen (Cante jondoaren poema, 1921-1922), "abestien" garaiko testuak jasota. Erromantzeetan bezala, poesia bilduma horretan, batasun handikoa gaietan eta forman, andaluziar mundua, heriotzaren itzalpean beti, misterio eta mito bihurtuz berregiten da Andaluziakokantutegia. Heriotza da Llanto por la muerte de Ignacio Sanchez Mejfas (1935) elegian ere gai nagusia. Errepublikaren garaian haren literatur jarduera antzerkira bideratu zen, eta poesia alde batera utzi zuela eman zuen, baina urrundu bazen ere, ez zuen erabat utzi; aitzitik, Garcia Lorca, irakurleen erabateko onarpena zuten forma poetiko haiekin asetu gahe, gai eta adierazpide berriak bilatzen aritu zen. Poeta en Nueva York da bilaketa horren eta aurreko poesiak erabat betetzen ez zuela erakusten duen adibide adierazgarriena. Hizkuntza poetiko berria erabiltzea, bertso tradizionalaren ordez hoskidetasun eta neurri jakin eta zehatzik gabekoa erabiltzea, eta surrealismoaren irudimenaren asimilazio pertsonala eta berritzailea dira, hain zuzen, metropoli modernoaren injustizia soziala eta alienazioa bere gordintasunean aurkezten dituen liburu horren ezaugarri nagusiak. Bilaketak aurrera jarraitu zuen hurrengo urteetan, gauzatu ezin izan zituen proiektuekin, eta beste bi liburutarako poemekin : Divkn del Tamarit (1940, Tamariten diwana), arabiar jatorriko forma poetikoak berreginez, eta Sonetos del amor oscuro (1984, Amodio ilunaren sonetoak), poesia ameslaria eta kontzeptuala, barne mundu estugarri ilunak adierazten dituena.
Antzerki lana
Bere literatur karreraren hasieratik, Garcia
Lorcak antzerkirako zaletasun handia
erakutsi zuen. Azkeneko urteetan zaletasun
horrek menderatu zuen bere sormen lan
guztia. 1936an, hil zuten urtean, honela
azaldu zuen bere grina hori : "Nik irrika bizia
dut hesteekin komunikatzeko. Horregatik
antzerkiaren atean jo nuen eta antzerkiari
eskaini diot neure sentiberatasun osoa".
Garcia Lorearen antzerkilan bihotz-hunkigarrien
gai nagusia maitasun ezinezkoa izan
zen -nahiaren eta errealitatearen arteko aurkakotasuna-
eta hiru joera desberdinetan
banatu zen : fartsak eta herri tradizioa, batetik,
trajedia andaluziarrak, hestetik, eta
drama berritzailea, azkenik. Lehenengo taldetik
aipagarriak dira Los titeres de Cachiporra
o Tragicomedia de don Cristobal
(1923, Txotxongiloak edo don Cristobalen
tragikomedia, 1937an lehen aldiz jokatua)
eta Retablillo de don Cristobal (Don Cristobalen
antzeztoki txikia, 1934an, Buenos
Airesen, lehen aldiz jokatua), txotxongilorako
idatziak biak, Amor de don Perlimiplin
con Belisa en su jardin (Don Perlimplin
eta Belisaren arteko maitasuna honen
lorategian, 1933an lehen aldiz jokatua) eta
La zapatera prodigiosa (1930, Zapatari miragarria)
. Antzerki trajikoa Mariana Pineda
heroi historikoari buruzko lan batekin
hasi zuen. Mariana Pineda 1927an jokatuzen lehen aldiz, Daliren eszenografiarekin.
Gero, haren antzerki produkzioko lan arrakastatsuenak
egin zituen, Bodas de sangre
(1933, Odol ezteiak), Yerma (1934, Antzua)
eta La casa de Bernarda Alba (Bernarda
Albaren etxea, 1945ean lehen aldiz jokatua
Buenos Airesen), eta, azkenik, Doña Rosita
la soltera o el lenguaje de las flores (1935,
Rosita mutxurdina edo loreen mintzaira),
aurrekoekin antzik baduena baina sentimen
trajikorik gabea. Hirugarren taldean, berriz,
bi obra nagusi daude, Asi que pasen cinco
años (1930, Bost urte igaro orduko, 1938an
argitaratua) eta El publico (1933, Ikusleak).
Azkeneko lan hori 1933an amaitu zuen
baina galduta egon zen 1976an lagun batek
aurkitu zuen arte. Obra horiek, kritikari
batek "kriptodramak" deituak, sustrai surrealista
duten sinboloz eta irudiz osatutako
antzerki hermetikoa dira, eta poesian Poeta
en Nueva York-ek ekarri zuen aldaketaren
parekoa eragin zuten antzerkian. Izan
ere obra horiek idazleak bere abangoardiazko
bidean iritsi zuen punturik aurreratuena
dira. Bestalde, antzerki lanen talde honetan
gehitu beharko lirateke hitz lauzko zenbait
elkarrizketa labur, 1927rako amaituak :
EI paseo de Buster Keaton (Buster Keatonen
paseoa), La doncella, el marinero y el estudiante
(Neskamea, marinela eta ikaslea) eta
Quimera (Ametsa).