Literatura Unibertsala»Idazle hautatuak
Virginia Woolf (1892-1941)
J. Joyce-rekin batera, Virginia Woolf
(1892-1941) dugu Modernism deitu izan
zaionaren ordezkari nagusia. T.S. Eliot poetak
esan zuen moduan, V. Woolfen kasuan,
ordu artean ingelesezko literaturan izan ez
ziren familia-baldintza egokiak gertatu ziren
: aita aristokrazia britainiar intelektualeko
kide bazuen, ama, Julia Jackson, Burne-
Jones margolari prerrafaelistaren modeloa
izan zen eta J. Margaret Cameron argazkilariaren
iloba. Giro intelektual aberatsean
hezia, 1912an Leonard Woolfekin ezkondu
zen eta 1913an eman zuen argitara bere lehenengo
nobela (The Voyage out, joaneko
bidaia). 1917an "The Times Literary Supplement"
delakoan kolaborazioak egiten hasi
ondoren, urte berean, senarrarekin batera,
The Hogart Press argitaletxea sortu zuen,
garaiko idazle garrantzitsu askoren argitaratzaile
bihurtuko zena (besteak heste, T.S.
Eliot, K. Mansfield, E.M. Foster eta R. Graves
idazleek argitaratu zuten Woolftarren argitaletxean
. Joyce-ren U1iysses-i, berriz, ez
zioten argitalpen-baimenik eman).
V. Woolf Londreseko Bloomsbury auzo
aberatsaren izena zeraman taldeko kidea
izan zen. Idazlearen iloba eta biografoa den
Q. Bell-en aburuz, Thoby Stephenek sortu
zuen talde hori 1899an (Virginiaren neba
zaharrenak) eta 30eko hamarkadan desagertu
zen, faxismoa Europan zabaltzen hasi
zenean. Abangoardia taldeen ezaugarriak
zituen honek, moral victoriarra deuseztatu
nahi izan zuen, bereziki sexu-arauei zegozkien
jarreretan. Kultur jarduera ugari burutu
zituen talde honetan, hasieratik kide izan
ziren W. Woolf, L. Strachey, C. Bell kritikaria,
D. Maccarthy eta L. Woolfi, geroago, R.
Fry, D. Grant eta J.M. Keynes ekonomilaria
lotu zitzaizkien. Taldekoak izan ez arren,
beraiengandik gertu, B. Russell filosofoa, T.
S. Eliot poeta eta E.M. Foster idazlea ere
badaude. Esan daiteke, psikoanalisia Erresuma
Batuan sartu zuen talde hau, garaiko
abangoardia intelektuala izan zela.
Esandakoez gain, gauza jakina da, bere
ekarpen literarioa onartuz ere, V. Woolfenbibliografia oparoa (dela narratibazko lanek
osatzen dutena, dela saiakera edo egunkarietako
artikuluek osatua), gorabehera handikoa
izan zela, hau da, gaurtik begiratuta,
bere lan guztiak ez direla maila berekoak.
Horrez gain, ezin da ahaztu, osasun arazoek
idazle honen itzala legendazkoa areagotzen
lagundu dutela. Amaren heriotzaren
ostean izaten zituen krisi maniako-depresiboak
(gehienetan, bere lanen argitalpenekin
batera gertatzen zirenak) edo poltsikoetan
harriak sartuz Ouse ibaira bere burua
boteaz aukeratu zuen hiltzeko modua, esan
dugunaren froga baizik ez dira. Dudarik ez
dago, " ladies in the sofa" deitzen dituzten
E. Barret Browning edo E. Dickinson poetekin
batera, gaixotasuna izan zela bere bizitza
artistikoaren akuilu, horri "esker" garaiko
etxekoandreen betebeharrez (amatasuna,
barne) libratu eta bere obra burutzea lortu
baitzuen Woolfek.
Eleberri nagusiak
V. Woolfen eleberriek pertsonaien barne
munduan murgiltzen gaituzte. Eleberrigintza
modernoaren ezaugarri berezkoenetakoa
den subjektibotasun horrek, alderik alde
zeharkatzen du bere bibliografia guztia.
Alabaina, E. Dujardin edo J. Joyceren antzera
barne-bakarrizketaren teknika maisuen
gisa darabilen idazle honek, lirikotasuna
bihurtzen du bere idazmoldearen oinarri.
XX. mende hasieran gailendu ziren narrazio
teknika berrien erabilerarekin (barnebakarrizketa,
perspektibismoa, denbora narratiboaren
etena,...) munduan egoteko eta
sentitzeko modu berria iradoki nahi digu.
Errealitatea menderatzen zuen gizakiaren
irudira antolatutako nobelagintza victorriararekin
konparatuz, Woolfen eredu lirikoak
errealitate berriak testuratzen dizkigu.
Alabaina, argitara emandako bere lehenengo
eleberriak molde nahiko tradizionalean
idatziak dira. The Voyage out (1916,
Joaneko bidaia) eleberriak lurralde exotikoetara bidaiatzen duen neska baten barne
bidaia kontatzen du. Edozein modutan,
testuaren gehiegizko sinbolismoak eta ukitu
melodramatikoak sakontasuna kentzen
diote kontakizunari. Bigarren nobelak, Night
and Day (1919, Gaua eta eguna), geure
buruaren ezagutzaz ziharduen. Sinesgarriagoa
izan arren, amodiozko harreman bat
utzi eta beste bati ekin behar dion neskatxa
gaztearen irudia oraindik ere molde tradizionalez
egina da.
Jakob's room (1922, Jakob-en gela) dugu
Woolfen ekarpen narratiboak bere egiten
dituen lehenengo nobela. Jakoben heriotzean
bere logelan biltzen diren lagunak
narratzaile bihurtzen dira eta hildako lagunaren
irudi zatikatua eskaintzen digute.
Horretarako, gertakarien bilakaera kronologikoa
irauli egiten da eta kontakizun subjektiboagoaren
mesedetan antolatzen.
Orain artean aipatutako nobelez gain,
Woolfen bibliografian kritikak gailur kontsideratzen
dituen Mrs. Dalloway (1925), To
the Lighthouse (1927. Farorantz, itz : A.
Garikano), Orlando (1928) edo The Waves
(1932, Olatuak) nobelak azpimarratu beharko
genituzke.
Duela gutxi, 1996an hain zuzen, zinemara
eraman da Mrs. Dalloway nobela ;
nobela horretan Clarissa Dalloway-ren egun
bateko 12 ordutan gertatua da kontagai.
Londreseko Big Ben erlojuak zehazten dituen
orduen joan-etorrian, eta hirugarren
pertsonan antolatutako zehar estilo askean,
pertsonaia nagusiaren bizikizun eta oroimenak
testuratzen zaizkigu etengabe tartekatzen
diren "flash-back"-en bidez. Horrekin
batera, eta kontrapuntuaren teknika maisutasunez
erabiliz, langile baten zoramen eta
suizidioa dira hizpide. Kritikak Joyce-ren
Ulysses nobelaren eragina azpimarratu nahi
izan du Woolf-en honetan.
Farorantz (1927) nobelan, berriz, askoz
ere armiarma-sare konplexuagoa osatzen dute
protagonista desberdinen bakarrizketa eta
solasek. Ramsaytarrek farorantz egiten duten txangoa da nobela honetako aitzakia
narratiboa baina era berean, denbora-jauzi
nabermenek garai desberdinetan bizi izandako
emozio eta asalduak testuratzen dizkigute
. 1914ko arratsalde batean ezinezkoa
izan zen irteera, 10 urte beranduago egitea
lortzen dute pertsonaiek, baina ordurako
zenbait protagonista (bereziki, nobelan garrantzi
narratibo dudaezinezkoa duen Mrs.
Ramsay anderea) hilik daude. Pertsonaia
desberdinen pertzeptzioen mosaikoa, Lily
Briscoe pertsonaiak margotzen duen koadroarekinosatzen da. Hauxe dugu, The
Waves-ekin batera Virginiaren nobelarik
lortuenetakoa.
Teknika bera darabil, berriro Woolfek,
The Waves (1932, Olatuak) nobelan. Hala ere,
oraingo honetan, 6 pertsonaia desberdinen
barne-solasak finkatzen du nobelaren hezurdura
narratiboa. Mugetara eramanez,
teknikaren birtuosismo izugarria erakusten
du egileak eta egia esan, irakurlearentzat
askotan ez da erraza nobelaren labirinto
narratiboan ez galtzea. Tartean argitaratu
zuen Orlando. A Biography (1928) narratiboki
hain ongi burutua ez izan arren, nobela
harrigarria da. Protagonistaren bizitza kontatzen
zaigu bertan, eta fikziozko biografia
honek bere gain hartzen duen epea mendeetakoa
da. Sexuen arteko harremanak,
bisexualitatea, nobela honen gune ditugun
gaiak dira, protagonistaren beraren sexualdaketan
gauzatuak. Woolfen azken nobelak,The years (1937, Urteak) eta Between
the acts (1941, Ekitaldi artean), aurrekoen
joera sinboliko-lirikoan idatzitakoak dira.
1924an eman zuen Mr. Bennett y Mrs.
Brown izeneko hitzaldian aurki daiteke V.
Woolfen obraren oinarrian datzan poetika.
Bertan, garaiko idazle errealistak gogor
kritikatu ondoren, idazmolde zatikatuago
baten aldeko apostua egiten du idazleak.
Haren ustez, modu hori da zinez "Egia"
atxekitzeko bide bakarra, eta horregatik,
guztiz beharrezko irizten zien garai horretan,
bereziki 1920 ondoko hamarraldian,
nobelak izan zituen berrikuntza guztiei.
Bestelako idazlanak
Guztiarekin, ekarpen narratibo aipagarriez
gain, kritika-lan txalogarriak ere kaleratu
zituen Woolfek. Azken batean, idazle
honen saiakerak kritika feministaren aitzindari
kontsideratzen badira, beraien zorroztasun
eta berritasunarengatik izan da. H.
Bloom-en The Western Canon. The Books
and School of the Ages (1994, Mendebaldeko
kanona, liburuak eta adinen eskola) liburuari
begiratu besterik ez dago, esaten
ari garenaren lekukoak aurkitzeko. Bloomen
aburuz, V. Woolfen jakituria literarioa guztiz
da laudagarria. Bere saiakera eta argitalpendesberdinetan, irakurketa maite duela
frogatu du, eta maitasun horren adierazle
dira egile britainiarrak kaleratutako saiakera
guztiak. Horregatik sartu zuen H. Bloomek
Woolf mendebaldeko kanona zedarritu
duten 26 idazleen artean, beste hiru emakumeren
lanekin batera (J. Austen, E. Dickinson
eta George Eliot), ekarpen artistiko garrantzitsuak
egin zituelako.
Woolfen saiakera-liburuen artean, ezagunenak,
dudarik gabe, A Room of Ones
Own (1929, Norbere gela), The common
Reader (Irakurle arrunta, 1925ean lehenengoa
eta 1932an bigarrena) eta Threeguineas
(1938, Hiru ginea) dira, eta hiruren
artean, lehenengoa da, ezbairik gabe, kritika
feministaren ikuspuntutik, hauts gehien
harrotu duena.
Norberegela-ren jatorria "Emakumea eta
narratiba" titulupean emandako hitzaldietan
dago eta argi uzten digu Woolfek historian
zehar zergatik ez diren emakume idazle
gehiago sortu : emakumezkoek denbora librea,
dirua (500 libraz mintzo da Virginia)
eta bere gelarik eduki ez dutelako.
Benetan zorrotza da Woolfek egiten duen
hausnarketa historikoa. Argi eta garbi uzten
ditu XIX. mendean idazle izatea lortu
duten emakumezkoen ezaugarri biografikoak
. Aipatzen dituen 4 egileetatik (Jane
Austen, Bront~ ahizpak eta George Eliot) bi
ez ziren ezkondu eta ezkondu zirenek ez zuten
seme-alabarik izan. Beraz, garaiko etxekoandre
arruntaren perfiletik urruntzen ziren
emakumezkoen aurrean daude, bestela izatekotan,
ez baitziren idazle izatera iritsiko.
Woolfek dioskunez, XIX. mendeko
emakumezkoek presio izugarriak jasan behar
izaten zituzten. Ez zuten bizipen handi
eta garrantzitsurik sentitu eta ezagutzeko aukerarik,
gehienak beraien etxeetatik irten
gabe bizi baitziren. Gaur egun guretzat egongela
datekeena zen beren unibertso nagusia,
eta jendez inguratuta, ezinezkoa zitzaien
ezer idaztea. Espazio mugatu horren behaketak
ahalbidetzen zien nobelak idaztea, eta
genero hau zatika idatz daitekeenez, horregatik
ziren urriak emakume poetak. Idazketa,
gehienetan, etxeko beste eginbeharrekin
uztartu behar zen jarduera izanik, ez
da harritzekoa, zenbaitetan, Ch. Bront~
bezalako idazle batek, patatak zuritzeko,
idazteari utzi behar izatea.
Bere iritziz, XIX. mendeko proba garaia
gainditu zuten emakumeek eta hau horrela
izanik, XX. mendeko emakumea prest zegoen
irizpide literarioz duina datekeen literatur
lana idazteko. Horretarako, ezinbesteko
irizten dio gizonezkoaren neurrira
antolatuta dagoen perpausa eraldatzeari,
bere iritziz, luzeegia baita eta ez baitzaio
ongi egokitzen ikuspuntu femeninoari. Perpaus
arruntagoak, ohikoagoak bilatu behar
ditu, Woolfen ustetan, emakume idazleak.
Hala ere, idazkera berri honekin, V. Woolfek ez du, inondik ere, idazkera femenino
bat aldarrikatu nahi, bere helburua emakume
bezala idaztea baita, baina emakume
dela ahaztu duen emakume bezala. Jakina
denez, idazle honentzat, sorketa lanetan
androginoak izan behar dugu, geuregan
dauzkagun gizon eta emakumezkoak batuz
(honi dagokionez, antzekotasun handiak
ditu S. De Beauvoir-ekin).
Harrigarria badirudi ere, V. Woolfen lanak
ez dira, urtetan, ongi hartuak izan feministen
aldetik eta harrera txar hori guztiz
azpimarragarria izan da, kritikari angloamerikarren
artean. 80ko hamarraldia arte, feministentzat
susmagarriak ziren Woolfen
lanak, eta hala ez zenean, bere ibilbide
narratiboa soilik zen kontuan hartutakoa.
Elaine Showalter-ek, kasu, A Literature of
Their Own (1977, Beren literatura) ezagunean,
V. Woolf androginia kontzeptuan
babesten zela baieztatuko du, eta modu
honetan bere egoera zorigaitzekoa ahazten
ahalegintzen zela. Ikuspuntu aniztasunean
oinarritutako teknika narratiboa gogor kritikatu
ostean, bere garaiko kontraesanak
teknika narratibo "egokiz" ez aurkeztu izana
salatuko du Showalter-ek.